Sinopsis de GORBEIALDEKO SENDABELAR TRADIZIONALAK-HERRI MEDIKUNTZA ETA JAKITU RIA ETNOBOTANIKOA
Gorbeialdeko Sendabelar Tradizionalak liburuaren bitartez, gure herri-medikuntza osatzen duten sendabelarrak ezagutzeko aukera daukazue. Baserririk baserri, Gorbeialdeko bailara eta herrietan zehar, gure nagusiek gordetako ahozko tradizioa jaso eta lan honetan aurkezten dizuegu: katarroaren eta pulmonien aurka hartzen zituzten infusioak, zauriak osatzeko egiten zituzten enplastuak edota kuranderek erakutsitako erritualak.
Lan hau, baina, ez da saiakera etnografiko edo etnobotanikoa bakarrik, gida praktikoa ere bada. Asko dira gaur egun sendabelarren mundura hurbiltzen direnak, gazteak batez ere, eta gehienek, internet edota fitoterapia-liburuak dituzte abiapuntutzat. Lan honek hurbilketa horretarako tresna lagungarria izan nahi du, jakituria tradizionala plazara ekarriz eta erabilgarria ere izan daitekeela erakutsiz. Baserriko bizimodu zaharrak badaukalako zer esan egungo hiri berri eta modernoetan bizi garenoi.
Ficha técnica
Editorial: Beta Iii Milenio
ISBN: 9788415495369
Idioma: Euskera
Número de páginas: 200
Encuadernación: Tapa blanda con solapas
Fecha de lanzamiento: 30/03/2014
Año de edición: 2014
Plaza de edición: Es
Peso: 300.0 gr
Especificaciones del producto
Opiniones sobre GORBEIALDEKO SENDABELAR TRADIZIONALAK-HERRI MEDIKUNTZA ETA JAKITU RIA ETNOBOTANIKOA
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!