Espainiako Gerra Zibilak eragindako suntsipenaren lekuko izan zen Kateriñe Letamendi tolosarra. Tropa frankisten bonbetatik eta mehatxuetatik ihes egin behar izan zuen. Kaosaren erdian, egunerokoa izan zuen babesleku; sufrimenduz eta oroitzapenez betetako bitakora bat. Komiki hau haren ihesaldiaren eta biziraupenaren testigantza da. Kateriñek eskuizkribu batean aspaldian bildutakoak eskaintzen dizkigu orain haren bilobak, Maitena Illarramendik, liburu honetan: Illarramendik egokitu du testua, Iñigo Sarasolak eman dizkie forma eta kolorea protagonistaren oroitzapenei, eta, bion artean, kontakizun sakon hunkigarria sortu digute. Hil aurretik, Kateriñek hauxe idatzi zuen: «Nire errautsek hegan egitea nahi dut, gure familiaren sustraiak dauden lurreko basoetan. Zorte apur batekin, zuhaitz bihurtuko naiz eta txoriek nire adarren gainean abestuko dute. Eta leku horretatik zainduko zaituztet, kandela piztuta, beti egin dudan bezala».
Ficha técnica
Ilustrador: Iñigo Sarasola Sarasola
Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.
ISBN: 9788410930643
Idioma: Euskera
Número de páginas: 120
Encuadernación: Tapa dura
Fecha de lanzamiento: 05/09/2025
Año de edición: 2025
Plaza de edición: Es
Colección:
Komikiak
Komikiak
Número: 5
Alto: 31.0 cm
Ancho: 23.0 cm
Grueso: 1.5 cm
Peso: 1016.0 gr
Especificaciones del producto
Opiniones sobre KATERIÑE LETAMENDI
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!