Eta ezagutzen dugun munduaren azpian beste bat balego? Eta ezkutuko mundu hau begi-bistan daukaguna baino anker, beltz eta siniestroagoa balitz?Zerk motibatzen du pertsona bat beste bat hiltzera? Areago, zerbaitek justifikatzen al du erailketa bat?Zer gertatuko litzateke bitarteko etiko minimoenak ahaztu, eta Estatuko indar boteretsuenak euskal abertzaleen aurka ekiteko batuko balira?Zerbitzu sekretuek ETA-rekin behin betirako amaitu nahi dute. Big bang! operazioak Euskal Herriko kaleetan izua barreiatzea du helburu. Hor du abiapuntu eskuartean daukazun nobelak. Hortik aurrera, intriga... traizioa... tentsioa...Zirkulua nobelak, irakurlea paparretik heldu, eta ikusi nahi ez lukeen mundu batera eroango du: telebistaren xarmak itsututako gizagaixoen mundura, interes politiko zein pertsonalen aitzakian edozer egiteko prest daudenen mundura...Azken batean, horixe baita esku artean duzun nobelan planteatzen den galdera: zer egiteko prest zeundeke, gizarte honetan NORBAIT izatera iristeko?Eta, ikusi, entzun, usaindu, sentitu edo sinesten duguna beste batzuek ikusi, entzun, usaindu, sentitu edo sinistaraztea nahi digutena baino ez balitz?
Ficha técnica
Editorial: Erein
ISBN: 9788497461962
Idioma: Euskera
Número de páginas: 184
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 04/06/2004
Año de edición: 2004
Plaza de edición: Es
Número: 51
Peso: 242.0 gr
Especificaciones del producto
Opiniones sobre ZIRKULUA
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!