📱 eBook en euskera ERRAUTSEN DISTIRA

ELKARLANEAN - ELKARARGITALETXEA - 9788490276556

Literatura en euskera Narrativa en euskera

Sinopsis de ERRAUTSEN DISTIRA

Gure herriko historia petralarekin korapilatzen diren lau istorio idatzi ditu Xabier Mendiguren Elizegik, ipuin luzearen eta nobela laburraren artean dauden lau kontakizun indartsu. Neska kazetari batek ligatzeko asmotan joko du ondoko herrira, baina gerrako pasadizo bat kontatuko dion alarguna topatuko du bertan (“Antxiñako fotografixia”). Komentu ilun batean, fraide espainolisten eta abertzaleen artean aspaldi gertaturiko misterio eta heriotzak argitu nahian hasiko da ahaide urrun bat (“Aita Morlans itzuli da”). Lagun baten aitona gudariarekiko mirespenak eta neska baten maitasunak Nikaraguako iraultzara eraman zuten gazte bat, baina handik itzultzean ohartuko da nola aldatzen diren gauzak, kamarada (“Zapero, gogoan zaitugu”). 36ko gerratik ETAren su-etena bitartean, Francoren kontrako erresistentziatik eta trantsizio istilutsutik pasata, bere bizitzako nahi eta ezinak gogoratuko ditu Banco de Vasconiako enplegatu txepelak, Iruñetik jaioterrirako bidaian (“Biziak ez zuen txoria balio”). Sarreran egileak argitzen digunez, “bestela irudi badezake ere, gutxi idatzi dugu euskaldunok 36ko gerrari buruz, oraintsu arte bederen. Hitz egin ere, esango nuke etxe frankotan ez dugula askorik egin, ez behintzat izan duen eraginaren neurrian. (...) Liburu honetako lau ipuinek ahozko kontakizunak dauzkate oinarrian, eta hauen atzean, berriz, egiazko pasadizoak daude; gerrari buruzkoak gehienbat, eta gerraostean kokatua bakarren bat. (...) Oinarri egiazko hori itxuraldatu egin dut hala ere, batzuetan gehiago beste batzuetan baino, eta, denetan ere, aspaldiko kontuak bere hartan eman ordez, gaur egungo istorio baten barruan sartu ditut.” Errautsen distira da antzinako borroketatik geratzen den ia bakarra, baina haren argi ahulak berotu ditzake oraindik ere gure bihotzak, literatura bihurtuta.

Léelo en cualquier dispositivo



Ficha técnica


Editorial: Elkarlanean - Elkarargitaletxea

ISBN: 9788490276556

Idioma: Euskera

Número de páginas: 152
Fecha de lanzamiento: 04/04/2017

Año de edición: 2002

Número: 219

Especificaciones del producto


App gratuita de lectura Tagus

Ahora tu lectura es multidispositivo, con la App de Tagus, puedes tener todos tus libros en tu tablet y smartphone. Aprovecha cualquier momento para seguir disfrutando de las lecturas que más te gustan.

Ver más

Escrito por Xabier Mendiguren Elizegi


Descubre más sobre Xabier Mendiguren Elizegi
Recibe novedades de Xabier Mendiguren Elizegi directamente en tu email

Opiniones sobre ERRAUTSEN DISTIRA (EBOOK)


¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!

Los eBooks más vendidos de la semana