Sortu zireneko gizarte moduko ahulenei -langile jendeari, alegia- babes egiteko sortu ziren sindikatuak. Gizarte modu horrek iraun bitartean, egokiro bete dute sindikatuek beren egiteko nagusi hori. Mendebaldeko herrialde garatuei dagokienez, ordea, gauzak errotik aldatu dira XX. mende hondarretik aurrera. Zenbaiten ustez, egoera berri horretan deus ere ez da lehen bezalakoa: ez lan-harremanak, ez zapalkuntza moduak, ez ahulen zerrenda ere. Gauzak horrela, ez dira gutxi gizarte modu horretan sindikatuek egiteko garbirik ez dutela uste dutenak, ahulen babes izateari utzi eta pribilegiatuen klub halako zerbait bilakatu direla sindikatuak. Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusiak ere ikusten du arrisku hori, ikusten du sindikatuek etengabe zaharberritu behar dutela beren burua, gizarte modu berrian sortzen diren desberdintasunei eta zapalkuntza modu berriei aurre egin ahal izateko. Sindikalismo zaharberrituarena, ordea, sortu zeneko xedea bete ahal izateko -gizarteko ahulenen babes izaten segitzeko, alegia-, bere filosofia, egiturak eta jardunbideak etengabe egokitzen diharduen Sindikalismo Berria.
Joxerra Garzia Garmendia[1] (Legazpi, Gipuzkoa, 1953ko apirilaren 14a) euskal idazlea, kazetaria eta EHUko irakaslea da. Euskal Idazleen Elkartearen presidente izan zen 1993tik 1997 arte. Anaia du Juan Garzia idazlea.Gizarte eta komunikazio-zientzien fakultatea. Bertsolaritzaren munduan, bertsozale izateaz gain, gai-jartzaile eta ikertzaile moduan jardun du. Bertsolari eskoletako materialak argitaratu ditu eta tesia ere bertsolaritzaren inguruan egin zuen.[2] Hedabideen eremuan, hainbat lan egin ditu: Euskadi Irratian jardun zuen eta Euskal Telebistan Hitzetik Hortzera bertsolaritza saioa aurkeztu zuen hainbat urtez. Aldizkari eta egunkarietan artikuluak argitaratzen ditu eta Alberdania argitaletxeko Zerberri sailaren arduraduna da. Literatura sariak jaso ditu eta literaturgintzan hainbat arlo landu ditu.