Plazer beti iheskorraren bilaketa, heriotzaren itzal nahi baino luzeagoa: horra gizaki guztion bizitzan agertzen diren printzipio bi, ipuin hauetan ere -leku eta garai guztiz zehatzean kokaturik- beti presente daudenak. Marjinalitatearen ertzean bizi diren litxarreroak, ijitoak eta drogaren salerosketan endredaturiko jendea dabil orriotan barrena; baina baita dirutxoa egin osteko bizimodu erosoan kulunkatzen diren gizon-emakumeak ere, behialako gaztaro menturazalea gogoan. Zortzi istorio idatzi ditu Edorta Jimenezek, burdinaren zorrotza eta uherraren edertasun zakarra elkartzen dituztenak, azala ebaki ez ezik mamira ere iristen direnak, gure gogoan habia egiteko, luzaroan.
En aquel año del tifus dejamos a Sebastián Zubilleta camino de Inglaterra, navegando en la armada Txit Zorionekoa. Ahora ha llegado al destino. Un sitio llamado Portland, una punta de mar que casi llega a ser isla, al lado de la ciudad de Weymouth. No como el habia soñado, lleno de gloria, sino preso.El joven Sebastian, herido y olvidando los recuerdos de lo acontecido, intentara rehacer los pormenores de la Armada Invencible, asi como averiguar el modo de escaparse a casa. En ese camino se encontrara con insospechados amigos, apareceran nuevos enemigos y algunos personajes que ya conocimos en las dos anteriores novelas. Sebastian, tal y como le prometio al principe Machiavelli, actuara con todos ellos siendo astuto como un zorro y fuerte como un leon.
Camboya ertzain jubilatua Arkauten ikasle izan zuen Gaztelurekin urtebetetzea ospatzen ari da. Bien urtebetetzea, biak egun berean jaioak baitira, bost urteko tartearekin; abuztuaren 6an, 1945ean Hiroshiman bonba jaurti zuten horrexetan hain zuen. Ospakizuna itsasoan egitea deliberatu dute, Camboya-ren Amets Bi ontzian, hegaluzeak arrantzatzen dituzten artean. Horretan ari direla, haien Buru ohiaren, Nagusiren, txaleta zaintzeko zeuden hiru txakurren desagerketa ikertzeko laguntza eskatuko diote ertzain jubilatuari, zenbait urte lehenago Bizkaia aldean izan zen zakur-borroka apustuen kasua argitu zuenez gero.Txakurren kasuan sakondu ahala, mamu zaharrak agertuko zazkio Camboya-ri; garai latzetan hartutako erabakien pisuak habia egingo du ertzain zaharraren gogoan. Tostartekoen kontrako jazarraldiak, terrorismoaz akusaturikoen kontrako torturak; pisu batean zeraren militante baten heriotzarekin amaituko den segada; pilota-kolpe batez akabatutako gaztea; egindako estolda-lanek oraina hankaz gora jartzera etorriko dira. Edorta Jimenezen eleberri beltz honetan protagonista ezberdinen istorioak txirikordatzen joango dira, eta haiekin batera tortura, ustelkeria, biolentzia, sexua, erruduntasuna eta maitasuna, azkenean haien iragana eta patua guztiz nahastu arte.
Edorta Jimenezek Robert Capa biografia idatzi du, prentsako argazkilaritza modernoaren aitatzat jotzen denaren bizitza kontatuz; hark Euskal Herriaren alde egindakoarekiko esker onez idatzi duela dio