Eta alkatea? Zertan ote dabil alkatea? Ba ez dakit, baina Udaletxeko bulegoan ez da oraindik alkaterik. Udaletxeko areto nagusian alkatearen idazkaria urduri dago! Mahai borobilaren inguruan biraka, alkatearen zain. Ia minutu laurdena atzeratu! Hau hondamendia! Eta alkate jaunaren agendako lehen eginbeharra hautsak noiz irentsiko zain! Eta alkatea? Non ote da alkatea? Baino gehiago jakin nahi izanez gero badakizue, barruan erantzuna.
Luziak sei urte ditu. Fernandok ere bai. Fernando ilehoria da. Luziak horia du ilea. Luziak oreztak ditu sudurraren bi aldeetara. Fernandok sudurraren alde banatan ditu oreztak. Fernandok txaplata darama ezker begian. Luziak ez. Luziak eskuineko begian darama txaplata. Luziak eserita egiten du txiza. Fernandok, berriz, zutik...
Txorok arazo larri bat du: nagusitan zer izango den jakin nahi du, ezin baina asmatu. Iritzia aldatu du behin eta berriz. Irakasle izatea gustatuko litzaioke, baina kamiolari izatea ere ez legoke gaizki, edo dendari bestela... Asmatuko al du azkenenan? Ea Txiru txirulak zer kantatzen digun.
Aho korapiloek, herri kantek, zotz egiteko formulek eta hitz jokoek ahozko literaturaren errepertorioa osatzen dute. Liburu eder honek horien oihartzuna dakarten 84 testu labur biltzen ditu, haiku itxurakoak, ilustrazio goxoz eta iradokitzailez jantziak, jolasa beste helbururik gabe.
Mamá es médico, trabaja mucho y siempre llega cansada. Hoy nada mas llegar se ha tumbado en el sofá. Yo le he quitado los zapatos y le he puesto las zapatillas de casa, le he visto una rozadura en el talón y le he puesto una tirita. Le he traido un vaso de leche y magdalenas, le he contado un cuento...