📱 eBook TXILARREKO SUKALDARIA

ASIER IBAIBARRIAGA APOITA y EDURNE SAN MARTIN LARRAÑAGA

ELKAR - 9788413605401

Sociología Teoría sociológica

Sinopsis de TXILARREKO SUKALDARIA

Historiak izaten ditu bere protagonista handiak, liburuetan nabar-menduak, nahiz eta sarri esan ohi dugun gizon-emakume apalek eraiki zituztela piramideak, ez faraoiek. Nolanahi dela, izen ezagun eta potoloen ondoan, batzuetan izen xehe eta izaera xumeko andra-gizonek beren alea jartzen dute gertakarien katean, eta ale horrek, modu batera edo bestera, baldintzatu egiten du letra larriko Historia. Halako zerbait esan daiteke Pello Rubiori buruz. Baserritar bihurturiko sindikalista ohiak, 1999an, Txillarre bere baserrira gonbidatu zituen isilpean bere bi lagun, alderdi sozialistakoa bata eta ezker abertzalekoa bestea, berak otordua eman bitartean hizketan jar zitezen: presoez nahiz atentatuez, gatazkaz eta honen aterabideaz Bazkari baten ondotik beste bat etorri zen, eta solas etengabe horretatik, halako batean, bestelako foroak eta elkarrizketa-mahaiak sortu ziren: Loiolan, Genevan, Oslon Bortizkeria-egoeratik bake girora egitea posible zela erakutsi digute hemen jasotakoek; desberdin pentsatzen dutenen arteko akordioak sor litezkeela, eta baita gizaki soilenak ere asko dezakeela, horretarako borondatea eta kemena izanez gero. Pello Rubiok berak kontatu ditu urte hauetan guztietan gertatutakoak, Asier Ibaibarriagak eta Edurne San Martinek gidaturiko elkarrizketa bizi eta arinean, eta hitzatze bana erantsi dute urtetan Txillarreko bazkaltiar izandakoek: Jesus Egigurenek eta Arnaldo Otegik.

Léelo en cualquier dispositivo



Ficha técnica


Editorial: Elkar

ISBN: 9788413605401

Idioma: Sin Definir

Fecha de lanzamiento: 10/10/2025

Especificaciones del producto


App gratuita de lectura Tagus

Ahora tu lectura es multidispositivo, con la App de Tagus, puedes tener todos tus libros en tu tablet y smartphone. Aprovecha cualquier momento para seguir disfrutando de las lecturas que más te gustan.

Ver más

Los eBooks más vendidos de la semana