📗 Libro en euskera AMETSAK

Caniche Editorial - 9788412762105

Historia del arte Teoría y crítica de arte

Sinopsis de AMETSAK

Itziar Okariz (Donostia-San Sebastián, 1965) artistaren lana (performanceak, ekintzak, bideoak, instalazioak, testu-piezak) disidentzia estetikoaren forma bat da, eta zalantzan jartzen ditu hizkuntzaren normatibitatea eta definitzen gaituzten zeinuen ekoizpena. Obra ausarta eta urratzailea da, eta estatuko eta nazioarteko erakusketa askotan izan da ikusgai, besteak beste, 2020ko Shangaiko Bienalean eta 2019ko Veneziako Bienaleko Espainiako Pabiloian. Itziar Okarizi amestea interesatzen zaio, ekintza partekatua eta saihestezina, fisikoa delako, arnasa hartzea eta pixa egitea bezala [bere ekintzarik gogoratuenetako bat Mear en espacios públicos o privados da, non zutik egiten zuen pixa, gizonek egin ohi duten moduan, zirkuitulabur bat sortuz ezarritako ohituran]. Denok amesten dugu eta, gainera, denok ikusten dugu geure burua berak deskribatzen dituen eszenetan, ametsak ere eraikuntza kulturala eta soziala direlako. Ametsak idazten hasi zen, performanceetan erabiltzeko. Amets egiten duenean —eta gutxitan amets egiten du, dioenez—, irudi horien oroitzapena idazten du esnatzen denean, eta hor aurkitzen du lanerako gaia. «Ametsak transkribatzea sistema bat izan zen —eta oraindik hala da— hitz propioak sortzeko». Hitz horiek lan-tresnak dira, azken urteetako performanceen oinarrian dagoen materiala, ahotsean, elementuen kenketan eta errepikapenean egituratuta. Hitz propioak eta gorputz bat entzuleen aurrean. Ametsak liburuak 2013az geroztik egin dituen performanceetako testu guztiak biltzen ditu (generikoki Diario de sueños izenekoak), eta haratago doa: artistaren koaderno hitzez adierazi gabea, bere amets irakurri gabeak, entzun gabeak, bere azken ametsak eta, ezinbestez, bere azken amesgaiztoak. Elkarrekin, ustekabeko indar poetikoa duen liburua osatzen dute, New York eta Bilbo artean dabilen Itziar Okarizen unibertsoaren sarrera: erreferentziak, familia, lagunak, inguru artistikoa, bizitza, mina, hiriak, lanak, koloreak, iskanbila, hutsuneak. Amets hauek izan litezke egunerokoak, poemak, gutunak, marrazkiak, partiturak. Ametsak besterik ez dira. Idazketan agertzen den materiala. Hazten ari den idazketa.

Ficha técnica


Editorial: Caniche Editorial

ISBN: 9788412762105

Idioma: Euskera

Número de páginas: 160

Encuadernación: Tapa blanda

Fecha de lanzamiento: 29/11/2023

Año de edición: 2023

Plaza de edición: Es

Colección:
Letra Caniche

Número: 13
Alto: 21.0 cm
Ancho: 13.8 cm

Especificaciones del producto



Escrito por Itziar Okariz


Descubre más sobre Itziar Okariz
Recibe novedades de Itziar Okariz directamente en tu email

Opiniones sobre AMETSAK


¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!

Los libros más vendidos esta semana