José Domingo de la Encina ornitologoa, "kolibria" ezizenaz ezaguna, Karibeko
uharte batera iristen da, Karibeko Hegaztien Entziklopedia Ilustratua egiteko
asmoz. Hala ere, bere bidaiaren benetako eginkizuna espioitza da. Misio hori
aztoratu egingo da esklaboen matxinadengatik eta zimarroien erasoengatik.
Inkordio bat ilustratu europar batentzat, gizartearen aurrerabidean sinesten duena,
baina esklabotza beharrezko eta naturaltzat hartzen duena. Ilustratuen argiak bere
mugak ditu: ARGIA IRAUNGI ZEN TOKIA.