ARIASMAN. EUSKAL BALEAZALEEN ISTORIO BAT
Euskal baleazaleen istorio bat
TAPIO KOIVUKARI
¿Quieres que te avisemos si lo volvemos a recibir?
Sinopsis
1615ean, ekaitz batek hiru euskal baleontzi txikitu zituen Islandian, eta udazken hartan bertako biztanle batzuek tripulazioko 31 kide akabatu zituzten, Ari Magnússon magistratuaren aginduz. Euskal baleazaleen sarraski hori da Ariasman nobela historiko honen oinarria.
Bi urte lehenago, beste euskaldun batzuei bale-arranítzarako lizentzia saldu zien Ariasmanek, alegia, Ari Magnússon berberak.
Nobelak gertakizun beraren bi ikuspegi uztartzen ditu, euskaldunena eta islandiarrena. 1615eko espedizioan, Martin de Villafranca kapitain donostiarra zihoan, gizon gaztea eta baleazale trebea, baina tripulazio osoaz arduratzea lan handiegia gertatu zitzaion, eta Ternuako indigenekin eskarmentu pixka bat izan arren, ez zitzaion hain ongi joan bikingoen ondorengoekin.
Istorio honek garaiko ohitura eta sinesmenetan murgildu eta, bizimoduaren gordina erakutsiko digu. Ongi hasi arren, gaizki bukatu zen espedizio baten kontakizuna da Ariasman, Finlandian eta Islandian arrakasta handia izan ondoren, orain euskaraz ere arrakastarako bidea zabaltzen zaiona.
Ficha Técnica
Editorial: Erein
ISBN: 9788491090724
Idioma: Euskera
Número de páginas: 416
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 07/04/2017
Año de edición: 2017
Especificaciones del producto
Reseñas sobre ARIASMAN. EUSKAL BALEAZALEEN ISTORIO BAT
Comparte tu experiencia con la comunidad lectora.
0 Reseñas
Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en
20€