📗 Libro en euskera AZKEN TRANBIAREN ITZALA

Elkar - 9788497839594

Novela contemporánea Narrativa española

Sinopsis de AZKEN TRANBIAREN ITZALA

1938ko uztailaren 30ean, faxistek Bilbo hartu zutenetik urtebetera, hiriburutik hurbil den herri batean, hari bi gurutzatuko dira. Batetik, auto ofizial batean zenbait frankista nabarmen datoz: Augusto Beitia armadore eta estraperlista eskrupulu gutxikoa, eta Miguel María Sasnar, kazetari militar barren ustelekoa; misio ezkutu bat izan berri dute Bordelen, bizirik dirauen gerrak horrelako lan beltzak ere eskatzen baititu oraindik. Bestetik, haiekin egingo du topo Basabe-Uriarte familiak. Sendi apala, lanaren nekeak eta maitasunaren pozak ahal bezala daramatzana, historiaren protagonista ez baizik haren biktima izaten ohitua. 70 urte geroago, familia horretako kide bat, Jose Santos, etxeko ganbaran ari da, gertakari haiek argitzen eta berrraikitzen, baita bere amodio istorioa bizitzen ere.

Ficha técnica


Editorial: Elkar

ISBN: 9788497839594

Idioma: Euskera

Número de páginas: 164
Tiempo de lectura:
3h 50m

Encuadernación: Tapa blanda

Fecha de lanzamiento: 23/02/2011

Año de edición: 2011

Plaza de edición: Es

Colección:
Literatura

Número: 299
Alto: 21.5 cm
Ancho: 14.0 cm

Especificaciones del producto



Escrito por Jose Inazio Basterretxea Polo


Jose Inazio Basterretxea Polo (Galdakao, Bizkaia, 1959) euskal idazlea da, informazio zientzietan doktoreduna. Leioan kazetaritza, Bartzelonan telebista eta Moskun kanpo-merkataritza egin ditu eta gaur egun EHUko irakaslea da. 1995ean "Dualitatea kartel politiko sovietarrean: Iraultza, Aberri Gerla Haundia eta Perestroika" izeneko tesia aurkeztu zuen EHUn, Iñaki Zabaleta Urkiolaren zuzendaritzapean.[1] Horrez gain, kazetari aritu zen Bilboko Herri Irratian, Anaitasunean, Eginen eta Euskal Irrati Telebistan. Gainera, Argia, Egunkarian eta Berrian kolaboratu ezezik, Bizkaia Irratian eta Euskal Herria Irratian ere kolaboratu ohi du. 2009an EiTBko Administrazio-kontseiluko kide izendatu zuen Eusko Legebiltzarrak, 2009-2013 legegintzaldirako. 2008an Ondarroako Udaleko Augustin Zubikarai nobela laburren saria irabazi zuen Mandatariaren gerra idazlanarekin. 2012an Bilboko Udaleko Gabriel Aresti saria irabazi zuen, Berunezko iretargia Quilates baporean idazlanarekin.
Descubre más sobre Jose Inazio Basterretxea Polo
Recibe novedades de Jose Inazio Basterretxea Polo directamente en tu email

Opiniones sobre AZKEN TRANBIAREN ITZALA


¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!

Los libros más vendidos esta semana