36ko gerrak irabazle eta galtzaileak izan zituen; baina galtzaile guztiak ez ziren berdinak, ezta irabazle guztiak elkarren adiskideak ere. Franco epelegiav zelakoan, nazien laguntzaz iraultza egin nahi zuten falangista bilbotar batzuen istorio ezkutua dakarkigu Jose Inazio Basterretxeak,
gerrako eta gerraosteko pasadizo ezezagunak fikzionatzeko bere eleberri-sortari jarraipena emanez. Horrekin batera, 1986an, 40 urte baino gehiago igarota, Suitzatik datorren emakume eder eta misteriotsu bat agertzen da detektibe pribatu bilbotar baten bulegoan, bere gurasoak nor ziren jakin nahi duela-eta. Bi hari horiek uztartuz, kontakizun bizi bat ondo du egileak, noiz umoretsu noiz sentsuala, historiaren alderik ilunenak argituz eta bizitzarekiko maitasun-taupadak transmitituz.
Ficha técnica
Editorial: Elkar
ISBN: 9788490276648
Idioma: Euskera
Número de páginas: 200
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 10/10/2016
Año de edición: 2016
Plaza de edición: Donostia - San Sebastian
Colección:
Literatura
Literatura
Número: 348
Alto: 21.5 cm
Ancho: 14.0 cm
Grueso: 2.0 cm
Peso: 390.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Jose Inazio Basterretxea Polo
Jose Inazio Basterretxea Polo (Galdakao, Bizkaia, 1959) euskal idazlea da, informazio zientzietan doktoreduna. Leioan kazetaritza, Bartzelonan telebista eta Moskun kanpo-merkataritza egin ditu eta gaur egun EHUko irakaslea da. 1995ean "Dualitatea kartel politiko sovietarrean: Iraultza, Aberri Gerla Haundia eta Perestroika" izeneko tesia aurkeztu zuen EHUn, Iñaki Zabaleta Urkiolaren zuzendaritzapean.[1] Horrez gain, kazetari aritu zen Bilboko Herri Irratian, Anaitasunean, Eginen eta Euskal Irrati Telebistan. Gainera, Argia, Egunkarian eta Berrian kolaboratu ezezik, Bizkaia Irratian eta Euskal Herria Irratian ere kolaboratu ohi du. 2009an EiTBko Administrazio-kontseiluko kide izendatu zuen Eusko Legebiltzarrak, 2009-2013 legegintzaldirako. 2008an Ondarroako Udaleko Augustin Zubikarai nobela laburren saria irabazi zuen Mandatariaren gerra idazlanarekin. 2012an Bilboko Udaleko Gabriel Aresti saria irabazi zuen, Berunezko iretargia Quilates baporean idazlanarekin.