Sinopsis de BIZIKLETA BAT EGINGO DUT ZURE IZENAREKIN
Bere bigarren poema-liburua kaleratu du Martin Etxeberriak: Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin; gaien artean egunerokotasuna eta maitasusna bezalakoak agertzen ditu, gertukoenera begira beti, arazo handietarako ezintasuna edo axolagabezia balu bezala: nahiago objektu hurbilak eta konkretuak, sentimendu ia primarioak. Formaren aldetik, berriz, xinpletasunaren alde egin du poetak: poema narratiboak dira oro har, naif samarrak ere bai, haiku itxurakoren bat, baina soiltasuna nabarmentzen da beste ezeren gainetik, biluztasun horren bila zebilelako edo Ópoetikotzat" jo ohi dugun hizkeratik ihesi balebil bezala.
Ficha técnica
Editorial: Elkarlanean - Elkarargitaletxea
ISBN: 9788497832366
Idioma: Euskera
Número de páginas: 96
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 06/05/2005
Año de edición: 2005
Plaza de edición: Donostia
Número: 13
Alto: 19.0 cm
Ancho: 12.0 cm
Especificaciones del producto
Escrito por Martin Etxeberria Garro
Martin Etxeberria Garro (Zarautz, Gipuzkoa, 1974ko urriaren 7a - ) euskal idazlea da. Martin Etxeberria Zuloaga idazlearen semea, eta Aitziber Etxeberria eta Xabier Etxeberria idazleen anaia. Argitaratutako lehen lana bakarka idatzia eta poesiaren alorrekoa izan bazen ere, aurrerantzean idatzi dituen lan gehienak Xabier Etxeberria anaiarekin lankidetzan izan dira, eta narratibazkoak.