📗 Libro en euskera BURUKO HURA NORK EGIN ZION JAKIN NAHI ZUEN SATORTXOA (EDIZIO SOIN UDUNA)

PAMIELA - 9788476816851

Infantil 10 a 12 años Literatura 10 a 12 años

Sinopsis de BURUKO HURA NORK EGIN ZION JAKIN NAHI ZUEN SATORTXOA (EDIZIO SOIN UDUNA)

“Egun batean, satortxoak burua azaldu zuenean lur meta baten erdian egunaren argitzea ikusteko, burukoa gertatu zitzaion. (Biribila eta marroi zen, txorizo baten antza zuen baina okerrena hauxe zen: buruan erori zitzaiola!)”. Honela hasten da sator temati honen istorioa; buruan hura nork egin zion jakin nahian ibiliko den sator burugogorra. Eta ibilbide horretan aurkitzen dituen animalia ezberdinei galdetuko die ea beraiek izan diren hura egin diotenak... harik eta gai horretan adituak diren eulien informazio zehatza jaso arte eta orduan mendekua hartu.Horixe gainetik ipuin honen argumentua, baina hitzak baino adierazkorragoak dira irudiak kasu honetan. Satorraren haserrea eta harridura (animalia ezberdinek “Nik honela egiten dut” esan eta egin ondoren izandako harridura) ederki islatzen baitira orri guztietan; haserrea galdetzean, harridura erantzunean. Baina horrez gain ipuin honen hogei orrietan ez da behin ere aipatzen gorozkia, gorotza, kaka hitz gakoa; hots “buruko hura”.Ipuinean egitura bera errepikatzen da behin eta berriro, eta arestian aipatu bezala bi zatitan banatzen da: alde batetik satorraren galdera, “Zu al zara buruko hau egin didana?” esaldia komentario batekin batera (“galdetu zion ahuntzari, bere ametsetatik irtenaraziz”, “galdetu zion larrean bazkatzen zen behorrari”, “galdetu zion hausnarrean ari zen behiari”, eta abar; eta beste aldetik animaliaren erantzuna: “Ni? Ez, zergatik? Nik honela egiten dut” esaldia komentario batekin batera. Eta berriz esaten diren esaldi horiek errepikapen edo erritmo zentzua ematen dioten bezala, komentarioetako ezberdintasunek aberastu eta bereiztu egiten dituzte animalia bakoitzaren ezaugarriak.Irudietan ere, satorrarekin gertatzen den bezala; haserrea eta harridura, animaliekin ere jolas egiten dute egileek; ahuntza erdi lo daukagu, begia hausnarrean, txerria patxadan, erbia harritua... eta ondoren animalien frogak beraiek ez direla izan erakusteko; mota, neurri, estilo eta ugaritasun ezberdinetako kakak agertzen dira satorraren harridurarako.Ipuina, beraz, oso egitura sinplea duen kontakizuna dugu, guztiz egokia kontatzeko eta irudien bidez jarraitzeko (are gehiago, irudien bidez jarraitu beharreko kontaketa dela esango genuke); egokia haur txikientzat, azken finean umorea da nagusi kaka, gorotz eta gorozkien kontu honetan.Komentario honetan, jakina, ezin dugu ahaztu argitaletxe berri bat plazaratu dela euskal letretan liburu honen bidez: Galiziako Kalandraka argitaletxea, hain zuzen. Haur txikientzako irudi liburuetan espezializatu den argitaletxe honek apostu sendoa egin du kalitatezko liburuekin. Esku artean dugun hau, Koldo Izagirrek euskaratua, horren adibidegarbia da.

Ficha técnica


Traductor: Koldo Izagirre
Ilustrador: Wolf Erlbruch

Editorial: Pamiela

ISBN: 9788476816851

Idioma: Euskera

Número de páginas: 16

Encuadernación: Tapa dura

Fecha de lanzamiento: 16/12/2011

Año de edición: 2011

Plaza de edición: Pamplona/iruña
Alto: 20.5 cm
Ancho: 29.5 cm
Grueso: 29.5 cm

Especificaciones del producto



Escrito por Werner Holzwarth


Werner Holzwarth (Winnenden, Alemania, 1947) es un escritor que ha ido compaginando su afición por la literatura con trabajos en agencias de publicidad, como periodista autónomo y como profesor de comunicación visual en la Universidad Bauhaus de Weimar. En el año 1989 escribió su primer y más popular libro infantil, El topo que quería saber quién se había hecho aquello en su cabeza. Desde el año 2012 se dedica en exclusiva a escribir libros infantiles. En Takatuka también hemos publicado Croac, la rana más feliz del mundo.
Descubre más sobre Werner Holzwarth
Recibe novedades de Werner Holzwarth directamente en tu email

Opiniones sobre BURUKO HURA NORK EGIN ZION JAKIN NAHI ZUEN SATORTXOA (EDIZIO SOIN UDUNA)


¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!

Los libros más vendidos esta semana