Morino zezenaren urtebetetzea da, eta auskalo zer prestatu duen Claude eskeletoak lagunaren eguna ospatzeko. Ez da ohiko ospakizun bat izango, hori seguru. Meriendatxo bat hondartzan, agian? Edo beste bidaia bat karabanan? Zaila da aurretik jakitea, zeren Clauderen oina arrain txiki baten ahoan desagertu, arrain handiago batek arrain txikia jan, eta arrantza-ontzi batek arrain handia harrapatuko baitu. Nola edo hala, oin hori topatu beharra dago! Bi lagunek hondartza nudista bat zeharkatu behar badute Kapetonera heltzeko edo Purrustegi sorginaren erratzetako armairura sartu behar badute, hala egingo dute, eta gerorako utziko urtebetetze tarta.Adrien Albertek adiskidetasunari eta hazteari buruzko alegia bat eskaini zigun Claude eta Morinoren lehen abenturan, eta ildo berari jarraitzen dio bigarren liburuki honek, beti ere umore absurduaz eta nonahiko samurtasunez apaindurik.
Ficha técnica
Traductor: Bego Montorio Uribarren
Editorial: Astiberri Ediciones
ISBN: 9788418215476
Idioma: Euskera
Título original:
Claude et Morino. Joyeux anniversaire !
Claude et Morino. Joyeux anniversaire !
Número de páginas: 72
Encuadernación: Tapa dura
Fecha de lanzamiento: 10/06/2021
Año de edición: 2021
Plaza de edición: Bilbao
Colección:
Txikiberri
Txikiberri
Alto: 22.5 cm
Ancho: 18.0 cm
Peso: 494.0 gr
Especificaciones del producto
Opiniones sobre CLAUDE ETA MORINO 2. ZORIONAK ZURI!
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!