Erbeste honetan, emakume batek kontatzen du nola itzultzen den, atzerrialdi luzearen ondoren, sorterrira. Horrek barne-bidaia bat abiarazten du, oroimena orainera egokitu beharrez. Baserri-etxea, giroarekin bat, nabarmen eraldatua da, eta haren jiran azaleratuz doa familiaren haustura. Herri guztia ere ageri da aldian aldiko gertaeren lekuko ahanzkor.
Eguneroko eszenen bidez agertuz doa isiltasunen eta galeren lorratza, bidenabar bistaratuz doalarik inguruaren eraldaketa sozial eta fisikoa. Erbesteratze-esperientzia berri bat izatera dator, azken batean, itzulera.
Ficha técnica
Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.
ISBN: 9788410930933
Idioma: Euskera
Número de páginas: 104
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 10/04/2026
Año de edición: 2026
Plaza de edición: Es
Colección:
Narratiba
Narratiba
Número: 165
Alto: 22.0 cm
Ancho: 15.0 cm
Grueso: 1.0 cm
Peso: 190.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Juan Garzia Garmendia
(Legazpi, Gipuzkoa, 1955eko otsailaren 8a) euskal idazlea, euskalaria eta itzultzailea da. Filologia ikasi ondoren, irakasle aritu da urte askoan. Gaur egun, EHUko Euskara Zerbitzuan lan egiten du, eta lanpostu horretatik Zientzia Irakurle Ororentzat (ZIO) bilduma zuzendu du. Anaia du Joxerra Garzia idazle eta irakaslea. Itzulpengintzako Euskadi Saria eman diote bi aldiz: 1999an, Jorge Luis Borgesen Ipuin hautatuak liburuagatik, eta 2015ean, William Shakespeareren Sonetoak disko-liburuagatik. Itzulpengintzan egindako lanekin batera gramatikari eta estiloari buruzko entsegu batzuk argitaratu ditu