Paperezko zeru zabalera begiratu, eta hodeiek markatzen duten mapa gero eta puztuago eta hurbilagoan iraganaren ekaitz perfektu gorria nola lehertuko den kontenplatu. Hogeita bost urte atzera, estatu kolpea hirira heldu zen egunean, ezagutu zuen idazletzatik erretiratua den emakumeak gizon antzezlea. Ordutik, zazpi urteko diktadura, eta hemezortzi urteko ustezko demokrazia. Orain, emakumea hirira itzuliko da, hilzorian den gizonaren enkargua betetzera. Emakumeak abandonatu zuen sustraietara barne bidaia da kontakizuna. Bazterreko biztanleen bisaian ikusiko du alegiazko estatua nola aldatu den. Fikzioa beti izango da tokatu zaigun garaiko errealitate gordinena kontatzeko tresnarik zehatzena. Asier Serranok estilo xehea du, argia, herdoiltzen ez dena. Poesiak zeharkatzen du kontakizuna, narrazio ezin bikainagoa eskaintzeko irakurleari. Istorio bortitza da, lohitsua, baina dena du ederretik. Asier Serranoren unibertsoaren ataria da Euri gorriaren azpian; nobela honek sortzen duen liluraren aurrean ezin dira begiak itxi.
Ficha técnica
Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.
ISBN: 9788491099796
Idioma: Euskera
Título original:
Euri gorriaren azpian
Euri gorriaren azpian
Número de páginas: 164
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 16/09/2024
Año de edición: 2024
Plaza de edición: Es
Colección:
Narratiba
Narratiba
Número: 153
Alto: 22.0 cm
Ancho: 15.0 cm
Grueso: 1.0 cm
Peso: 271.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Asier Serrano Lasa
Asier Serrano lasa (1975, Eibar). Euskal idazle eta musikaria. Literaturan ia genero guztiak ukitu ditu eta musikagintzan Lorelei taldeko gidaria izan eta gero bakarkako lanari heldu zion hiru disko utziz: "Ez esan inori", "Gerrari bai" eta "Hoteleko kantuak".
Narrazioa:Mari Basajaunaren eremuan (2001, Txalaparta)
Hoteleko kontuak (2001, Apokaliftin)Nobela:
Eskuetan mapak (2007, Txalaparta)Erlojugilea (2009, Txalaparta)
Abisalia (2014, Txalaparta)Poesia:
Bada hiri gorri bat (1997, Elkar)Picassoren zaldia (2007, Elkar)
Hiri gorritik (2010, Elkar)Desterratuen piztiarioa (2011, Alberdania)
Ate osteko itzalak (2016, Algaida)Linbotarrak (2016, Pamiela)