Azken bi hamarkadetan Israelgo armadak ezohiko taktikak garatu ditu Palestinako hirien aurka: kaleak zeharkatu beharrean, paretak zeharkatzen dituzte, lurrak, sabaiak, egongelak, logelak, komunak. Kaleak zapaltzeari utzi diote. Hala, palestinar borrokalarien jopuntutik aldentzen dira, eta zibilen etxebizitzetan sartzen. Taktika horri alderantzizko geometria deitu zioten eta ahalegin teoriko eta estrategiko handia egin zuten Israelgo Armadan. Deleuze eta Guattari irakurri zuten, Debord eta Derridarengan inspiratu ziren. Alderantzizko geometriak bira posmoderno bat eragin du hiri-gerran eta bestelako armada handiengana ere zabaldu da: Erresuma Batukora, Australiakora edota AEBetako marinetara. Gerraren industrian, berriz ere, lurralde okupatuak suntsipenaren laborategi bilakatu dira, gerora Irak edota Afganistango gerretako estrategiak lantzeko. Estrategia militarraren eta hirigintzaren arteko saiakera honek nazioarteko Forensic Architecture taldearen lana aurkezteko balio du.
Ficha técnica
Editorial: Katakrak
ISBN: 9788410316027
Idioma: Euskera
Título original:
Hollow Land: Israel's Architecture of Occupation
Hollow Land: Israel's Architecture of Occupation
Número de páginas: 100
Tiempo de lectura:
2h 17m
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 08/10/2024
Año de edición: 2024
Plaza de edición: Pamplona
Colección:
Saiakera
Saiakera
Número: 34
Alto: 19.0 cm
Ancho: 12.5 cm
Grueso: 1.3 cm
Peso: 150.0 gr
Especificaciones del producto
Opiniones sobre HIRI-GERRA PALESTINAN
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!