Liburu hau Krokodilo eta Jirafa protagonista dituen bilduma bateko lehen alea da. Bi pertsonaia hauek elkarrekin maitemindu eta bikote bitxia osatzen dute. Itxuraz, beren bikote-harremana zaila izan liteke; izan ere, bada beraien artean desberdintasun nabarmen bat: altuera. Baina Krokodilok bere trebezia guztia erabiliko du Jirafaren arreta bereganatzeko. Hala, Krokodilok eginahal guztiak eginen ditu Jirafarekin topo egin eta haren interesa pizteko, eta ahalegin horretan umorez beteriko egoerak gertatuko dira. Halabeharrak, ordea, zapuztu eginen du maitasunaren txispa pizteko beharrezkoa den begirada eta irribarre-gurutzaketa hori.
Liburu honetan sentimendu unibertsal bat agertzen da, eta hizkera xume eta hurbil baten bidez azaltzen da maitemintzean sortzen den sentsazio eta emozio uholdea. Halaber, aipatzekoa da gai horren trataera globala, eguneroko egoeretatik abiatuta. Arraza, kultura eta sinesmen desberdinen integrazioa bilatzen den gizarte honetan, non familia mota berriak gero eta ohikoagoak diren, lan honek funtsezko mezu bat plazaratzen du: ez da altuera, pisu, hizkuntza edo kultura kontua; maitasuna pizten denean, ez dago gaindi ezinezko oztoporik.Estetikaren aldetik, Daniela Kuloten estiloari xamurtasuna eta kolorea darie. Krokodilo eta Jirafaren bilduma beste ale hauek ere osatzen dute: "Krokodilo t...
Ficha técnica
Traductor: Ainhoa Irazustabarrena Barriola
Ilustrador: Daniela Kulot
Editorial: Pamiela Argitaletxea
ISBN: 9788491721147
Idioma: Euskera
Número de páginas: 32
Encuadernación: Tapa dura
Fecha de lanzamiento: 27/06/2019
Año de edición: 2019
Plaza de edición: Pamplona/iruña
Colección:
Tamaina Handia
Tamaina Handia
Alto: 30.5 cm
Ancho: 23.5 cm
Peso: 477.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Daniela Kulot
Nació en Schongau (Alemani) en 1966. Los pinceles y los lápices han formado parte de su vida desde que era muy joven. En 1988 inició sus estudios de educación artística y de alemán en la Universidad de Augsburg, a los que siguieron otros cursos en materia de diseño gráfico e ilustración. A partir de 1993 comenzó a trabajar como pintora, ilustradora y diseñadora. Completó su preparación en la Escuela de Bellas Artes de Munich. En 1999 comenzó a dar clases de dibujo en la Escuela Profesional de Augsburg. Su obra se ha expuesto en varias muestras, entre ellas, en la Bienal Internacional de Bratislava (1997), en el museo de la ciudad de Günzburg (2001), y en la Feria de Arte de Nagama, en Japón (2002).