NAIA ESKULTORE ITSUA / EL ESCULTOR CIEGO (BIBLIOTECA VASCA BILING ÜE)

CENTRO DE LINGÜISTICA APLICADA ATENEA - 9788415194194

Novela contemporánea Narrativa española

Sinopsis de NAIA ESKULTORE ITSUA / EL ESCULTOR CIEGO (BIBLIOTECA VASCA BILING ÜE)

AURKEZPENA Naia detektibearen abenturak Naia detektibe gaztea ez zen liburu honetara munduratu, Naia. Eskultore itsua hau, berez, protagonista bera daukan istorio sorta baten hirugarren liburuxka baita. Aurretiaz, Elkar argitaletxearen eskutik Naia Chinatown inguruan eta Naia India gorrietan audio-liburuak argitaratuak izan dira, denak euskara hutsez. Hiruretan, esan bezala, Naia Otalora detektibe bilbotarra dugu protagonista nagusia, eta berarekin batera, detektibe istorioek eskatu ohi duten moduan, laguntzaile bat, Margot. Biak emakumezkoak, biak gaurko gizarteak pairatzen duen krisiaren zurrunbiloak harrapatuak, biak hiri ezagun baten paisaiaren partaideak. Naia Bilbo Zaharreko San Franzisko kalean bizi da, oraingo bohemioak eta betiko baztertuak eskutik elkar hartuta doazen auzo latz horretan. Bertan, alokatutako pisu zahar batean Margot, Alfonso eta Jonerekin batera bizi da. Naia detektibea da ogibidez, baina ez bokazioz, lan ezak horrexetara behartu duelako baino. Naia beharrizan jakin batetik sortu zen; hau da, nire euskara ikasleei irakurgai mailakatuak eta interesgarriak eskaintzeko beharrizanetik. Izan dira, eta badira, liburu mota hau argiratatu izan duten hainbat argitaletxeren bilduma batzuk (Irakurmendi, Arian, Hegan, Xirimiri, Noski, Atoan…) Hala ere, oraindik oso bakanak dira, batez ere oinarrizko mailetarako jatorriz euskaraz idatzitako liburuak.

Ficha técnica


Editorial: Centro de Lingüistica Aplicada Atenea

ISBN: 9788415194194

Idioma: Castellano

Número de páginas: 144
Tiempo de lectura:
3h 21m

Encuadernación: Tapa blanda

Fecha de lanzamiento: 02/06/2014

Año de edición: 2013

Plaza de edición: España
Número: 53
Peso: 1.0 gr

Especificaciones del producto



Escrito por ALVARO RABELLI


Alvaro Rabelli Yanguas (Basauri, 1969 -) euskal idazle, irakasle eta filologoa da. Basaurin jaio eta egun Zeanurin bizi da. Euskaldunberria, AEKn lehen ikasle eta geroago irakaslea izan zen. Euskal Filologia ikasketak egin zituen Gasteizko EHUn eta Jon Kortazar buru den bertako literatura ikerketa taldeetako kidea da. Irakasle lanak AEK-n, Labayru ikastegian eta Miranda Ebroko Hizkuntza Eskolan bete zituen. Gaur egun Gasteizko Hizkuntza Eskolan euskara irakasten du. Zenbait hedabidetan (Euskaldunon Egunkaria, Deia, Pérgola, El País, Berria, Idatz & Mintz...) literaturari buruzko kolaborazioak idatzi izan ditu. Periodico Bilbao hilabetekariko Pérgola literatura eta arte gehigarriko "Akabuko orrialdea" egin zuen. Era berean, Rumble komiki eta ilustrazio aldizkariko artikulugile eta gidoilari ibili zen, eta, egun, Arratiako Begitu aldizkariko "Zertzean" eta "Begitandu" ataletan kolaborazioak egiten ditu. Euskal ipuingintza garaikideari buruzko doktore tesia burutu zuen.
Descubre más sobre ALVARO RABELLI
Recibe novedades de ALVARO RABELLI directamente en tu email

Opiniones sobre NAIA ESKULTORE ITSUA / EL ESCULTOR CIEGO (BIBLIOTECA VASCA BILING ÜE)


¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!

Los libros más vendidos esta semana