Manikeismoaren garaian, pertsonak eszenatokiaren hondoan integraturik bizi dira, itzal bilakatuak, eta bizi gabe bizitzera kondenaturik daude. Izotz edo harri izatera. Herritarrak graffiti politikoen barnean sartu dituzte, eta bertatik ateratzeko borroka egiten dute, hedabideen aurka, poliziaren aurka, bizilagunaren mespretzuzko begiradaren aurka. Lander Garrok herritar horiek hondotik atera eta bizidunen mundura itzuli ditu narrazio bilduma honetan, vasco hutsak baino zerbait gehiago garela ozenki aldarri eginez.
Ficha técnica
Editorial: Txalaparta S.L.
ISBN: 9788481363715
Idioma: Euskera
Número de páginas: 171
Encuadernación: Tapa dura
Año de edición: 2004
Plaza de edición: Tafalla
Especificaciones del producto
Escrito por Lander Garro
(Orereta, 1975). Oarsoaldeko hitza egunkarian kazetari eta argazkilari dihardu. Euskarazko hainbat hedabidetako kolaboratzaile ere bada, eta 2003an argitaratu zuen lehen liburua: Orain galdera berriak ditut.