Liburu honen bidea duela sei urte hasi zen, XIRIKA Gazte Aldizkariak EMAIZE SEXOLOGIA ZENTROko sexologoei, Xirri eta Irri atalean astero sexualitatearen inguruko idatzia egitea proposatu zigunean. 2004ko martxoan hasi ziren Iratxe Porras eta Maider García de Vicuña artikulu hauek egiten, tamalez XIRIKA desagertu zen arte, 2008ko udan.
EMAIZEn urte hauetan zehar egindako lana balio handikoa dela uste dugu, Sexualitatea bere osotasunean landu nahi izan genuelako. Dena den, sexualitatea hain zabala izanda, lortu ahal genezake noizbait gai guztiak lantzea?Sexualitatea, zabala eta aberatsa da. Sexuduna izateko milaka modu dago. Sentimenduak bizi eta adierazteko era aunitz. Gure erotismoarekin jolasteko aukera ugari.Pertsona askok artikuluak interesgarriak zirela eta islatutako ideiak sexualitateamodu positiboan bizitzeko lagungarriak zirela esan ziguten. Horregatik haur eta gazteen hezkuntzan ari zaretenok, liburu honetako idatziak erabiltzea espero dugu eta www.emaize.com eta www.erein.com web-orrietan irizpide batzuk aurkituko dituzue.
Sexologiaren helburu nagusia, bakoitzak bere burua ezagutu, onartu etamodu positiboan adierazten ikastea da. Eta hori bera da liburu honen xedea: sexualitatearen ideia zabala zuekin partekatzea, sexualitateen aniztasuna ulertuz eta onartuz.
Ficha técnica
Ilustrador: Juan Arrosagaray Montane
Editorial: Erein
ISBN: 9788497466417
Idioma: Euskera
Número de páginas: 352
Tiempo de lectura:
8h 23m
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 24/11/2010
Año de edición: 2010
Plaza de edición: Es
Peso: 671.0 gr
Especificaciones del producto
Opiniones sobre SEXUALITATEAN XIRIKATUZ
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!