Norberaren sinesmen, uste eta iritziek mapa antzeko bat osatzen dute. Mapa hori garrantzitsua da eguneroko bizitzan, orientatu egiten gaitu-eta. Areago, nolako sinesmenak halako ekintzak. Baina nola eskuratzen ditugu sinesmen eta uste horiek? Nola iltzatzen dira guregan? Kezkatzen al gara usteen eta sinesmenen zehaztasunaz? Edozein gauza sinets al daiteke? Sinesmenak eta usteak finkatzeko zenbait bide aztertzen ditu autoreak lan atsegin honetan, eta zentzu komunaren alde argudiatzen du. Ildo horretatik, filosofiaz, zientziaz eta erlijioaz ere mintzatzen da ezinbestez. Azkenik, erlijio sinesmenen inguruko zenbait onarpenen ahulezia agerian uzten saiatu da. Adibidez, uste zabaldua da baliorik gabeko basamortu bihurtuko zaigula erlijiorik gabeko mundua. Uste hori gezurtatzeko saio bat ere bada liburua.
Ficha técnica
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788498682052
Idioma: Euskera
Número de páginas: 190
Tiempo de lectura:
4h 28m
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 27/05/2010
Año de edición: 2010
Plaza de edición: Es
Número: 45
Alto: 19.0 cm
Ancho: 12.0 cm
Peso: 310.0 gr
Especificaciones del producto
Opiniones sobre SINESMENAK ETA USTEAK
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!