Egun arrunt bat basoan. Margari satorra erizaina da, eta gaixo guztiak xiringa sartzeko zain dauzka kontsultan. Bat-batean, ehiztari bat agertuko da handik eta hemendik tiroak jotzen. Txiripaz, eta zorionez, untxitxo bat zainetik hartzen ari den sueroaren pertxak desbideratu egingo du zuzen-zuzenean otso baten bularrera zihoan tiroetako bat. Otsoen kodeak argi eta garbi dio: otsoak zaindu eta babestu egin behar du bizia salbatu dion hori. Beraz, otsoak untxitxoa hartu eta ihesean aterako dira basoan barrena. Hasiera baino ez da hori, aurreikusi ezinezko bidaia bat eta ezusteko lasterketa bat etorriko baitira gero. Otso bakartiak bere gain hartu beharko du untxitxo ahul eta inozentea (eta haren tantaz tantakoa), oraindik ere bost hilabeteko tratamendua geratzen baitzaio. Ertz asko dituen lana da: errealista nahiz zoroa da, baina baita sentibera eta dibertigarria ere.
Ficha técnica
Traductor: Naroa Zubillaga
Editorial: Astiberri Ediciones
ISBN: 9788418909849
Idioma: Euskera
Título original:
Trip mit Tropf
Trip mit Tropf
Número de páginas: 184
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 13/04/2023
Año de edición: 2023
Plaza de edición: Bilbao
Colección:
Txikiberri
Txikiberri
Alto: 23.0 cm
Ancho: 17.0 cm
Especificaciones del producto
Opiniones sobre TXANGOAN TXIRIPAZ
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!