Jubilatu ondoren aspertzen hasita dauden komando ohi bateko kideak atraku bat eta bahiketa bat antzez-tera jolastuko dira, berrogei urte lehenagoko ekintzak gogoratzeko, batetik, eta garai hartan atzetik izan zituzten lehen promozioko ertzainekin sagardotegian apustu bat egin dutelako ere bai. Politika, umorea eta erotismoa nahasten dituen kok-tel gisa funtzionatzen duen nobelak hainbat adar ditu: zahartzaroaren eta maskulinotasunaren gaineko gogoetak, garai bateko ideal eta helburuen zimeltzea, baita gaztetasunaren gorazarrea ere, gizon barrega-rriek adinako protagonismoa baitu Maria Mendizabal Antropologiako ikasle gazte eta distiratsuak, zeina uniformedunen usainei buruzko doktore-tesia egiten ari den. Idazkera bihurri ederra eta tramaren katramila uste-kabekoak elkartzen ditu Agirrek literaturaren ospatze gisa gozatzen den nobela harrigarri, dotore bezain ironiko honetan.
Ficha técnica
Editorial: Elkar
ISBN: 9788413603971
Idioma: Euskera
Número de páginas: 128
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 12/02/2024
Año de edición: 2024
Plaza de edición: Es
Colección:
Literatura
Literatura
Número: 421
Especificaciones del producto
Opiniones sobre ZOO
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!