Aritz Gorrotxategi Donostiako Gros auzoan jaio zen 1975ean, eta gaur egun Lezon bizi da. Gidoigile, zutabegile, irakasle eta itzultzaile jardun du. Literatura eta zinema landu ditu bereziki. 2000. urtean Irun Hiria saria eskuratu zuen bere lehen eleberriarekin, Kafkaren labankadarekin. Poesia eta prosa landu ditu batez ere. Poesian, harenak dira Taxi bat Hamletentzat, Zaldi hustuak eta Hariaz beste poema-liburuak. Azken horrengatik Kritikaren saria jaso zuen 2012an. Muga poema-antologia elebidunean ere argitara eman dira haren poemak. Prosan, berriz, Egurra Pinotxori ipuin-bilduma eta Galtzontziloak autobusean zintzilik, Kearen truke, Axola ez duenean eta Koldar hutsa zara eleberriak aipa daitezke. 2015ean Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketa irabazi zuen, baita accesita eskuratu ere Gabriel Aresti ipuin lehiaketan. Durangon eta Donostian 2008az geroztik antolatzen diren Pentsamenduaren Poesia jardunaldietako antolatzaile taldekoa da. Tolstoi, Coetzee, Philip K. Dick eta Don DeLillo itzuli ditu euskarara.

Recibe novedades de Aritz Gorrotxategi Mujika directamente en tu email

Del 1 al 5 de 5
zer egingo dugu orain opariekin?-aritz gorrotxategi mujika-9788490677186
Tapa blanda
ZER EGINGO DUGU ORAIN OPARIEKIN?

Aritz Gorrotxategi Mujika

mas alla del hilo-aritz gorrotxategi mujika-9788416794546
Tapa blanda
MAS ALLA DEL HILO

Aritz Gorrotxategi Mujika

taxi bat haurletentzat-aritz gorrotxategi mujika-9788495765079
Tapa blanda
TAXI BAT HAURLETENTZAT

Aritz Gorrotxategi Mujika

kafkaren labankada-aritz gorrotxategi mujika-9788471733856
Tapa blanda
KAFKAREN LABANKADA

Aritz Gorrotxategi Mujika

amua-aritz gorrotxategi mujika-9788490279960
Tapa blanda
AMUA

Aritz Gorrotxategi Mujika

Del 1 al 5 de 5