Eireren gurasoek Irlandan ezagutu zuten elkar, izugarri maite dute herrialde hura, eta hara bidaliko dute alaba udan, bere ingelesa hobetu dezan. Eirek ez du ingelesa maite, ordea, eta gogoz kontra ekingo dio bidaiari. Dena dela, uda luzean era guztietako esperientziak ezagutuko ditu Eirek: maitasuna, jeloskortasuna, porrotak eta arrakasta, baita poliziaren egoitzak ere...
Columbia Unibertsitateko Tom Bradford irakaslea 16 ustekabean hil eta gero, GabrielPritchardek hildako lagunak sortutako CUMAE fundazioa ezagutuko du, Beatrice alargunareneskutik. Aurkikuntza horrek hainbat ezusteko ekarriko dizkio Gabrieli, eta harenamesgaizto guztiak egia bihurtuko dira.
Deiene Aketxetak New Yorkeko Guggenheim museoan lan-praktikak egiteko gonbite-mezua jaso du. Birritan pentsatu gabe, mezuari baietz erantzun dio. Baina gau horretan bertan, loak hartu ezinik ibili da. Erabaki ona hartu ote du? Ethan Whitefeather Guggenheimeko lan-harremanen arduraduna ezagutzean, gorputzaldi txarra berrituko zaio. Gainera, Markus bekadun-kidea Dakota eraikinari buruzko lana egiten ari da, eta Deienek eraikin enigmatikoaren misterioan sartuta ikusiko du bere burua.
Izar eta Ekhi hamabi urteko neba-arreba bikiak dira. Nahiz eta biek futbola maite duten, familiako kide batzuek tratu desberdina ematen diete. Horrez gain, Izar nerabezaroan sartuta dago bete-betean, eta bere gorputza zeharo aldatzen ari da. Izar bidean topatzen dituen oztopo guztiak gainditzen saiatuko da.
Illarek zailtasunak ditu batzuetan zuzen ahoskatzeko; batez ere, jende aurrean irakurri behar duenean, eskolan esate baterako. Horregatik, alabari lagunduko dion logopeda bat etxera eramatea erabakiko dute gurasoek: Agate. Dena den, Agate etxera sartzen denetik, Illareri ez zaio parte onekoa iruditzen. Nikole bere adiskidearen eta kalean topatuko duen saguzarkume baten laguntzarekin, Illarekaurre egin beharko dio etxeko guztiak mehatxatzen dituen arriskuari.