Aita erbesteratuaren bila doan gazte batek bizi dituen abenturak kontatzen dituen eleberria.Piotr eta bere aita, Serguei, zoriontsu bizi dira Moskutik hegoaldera duten baserrian, nahiz eta Tzarren garaiko Errusian baserritarren bizimodua benetan latza den. Baina egun batean, gertakari beltz baten ostean, aita Siberiara erbesteratu egiten dute. Han hasten da aitaren bila Piotrek egingo duen bidaia luzea.Piotr eta bere aita, Serguei, zoriontsu bizi dira Moskutik hegoaldera duten baserrian. Ama Piotrek hiruzpalau urte zituenean hil zen, baina bera pozik bizi zen aitaren ondoan. Behin, Piotrek hamalau urte zituela, txerpolari batek Piotr-i eraso zion gainean zeraman dirua lapurtzeko. Aita semea laguntzera heldu zen, eta, kolpeka, lapurraren bizitzarekin amaitu zuen. Serguei Moskura eraman zuten epai zezaten. Bila joan zen Piotr, eta han jakin zuen aita Siberiara erbesteratu behar zutela. Azkar erabaki zuen aitaren bila joango zela Siberiara. Txanpon batzuk zituen gainean, baina egin beharreko bidaia oso luzea zen. Honela, gazteak bidaiari oinez ekin behar izan zion, eta dirua lortu ahal izateko, bidean aurkitzen zituen lekuetan lana egin behar izaten zuen. Bidaian zehar hainbat pasadizo bizi zituen, baita jende ugari ezagutu ere. Ostatu batean jakin izan zuen aita Irkutsk hirian zuela zain, handik alde egin ezinik. Bidean zehar, iraultzaile bikote batekin egin zuen topo behin baino gehiagotan. Gizona, Stephan, Ekaterinburg-en hil zuen poliziak, eta emakumea, Shura gaztea, bidean aurrerago topatu zuen berriro ere. Honela, bidearen azken zatia eta azken abenturak elkarrekin igaro zituzten biek, Piotr aitaren bila eta Shura poliziarengandik ihesi. Gau batean, Irkutskera iristeko kilometro gutxi falta zituztela, etxola batean hartz baten erasoa jasaten ari zirenean, gizon batek salbatu egin zituen. Serguei zen.
Ver más