Zer gertatuko litzateke, gure Lur planeta kutsatuz gero? Ezingo ginateke bertan bizi. Beraz, gizakiak, bizi ahal izateko, planeta berriren bat bilatu beharko luke Eguzki Sisteman. Baina, ba al dago gizakia bizi litekeen planetarik? Planeta horiek ba al dituzte gizakiok bizitzeko behar ditugun baldintzak?
Azken eta Putz dira antzerki honetako xagu lagunak. Bizkiak dira eta marramiau katuarekin beldurtuta bizi dira. Behin, ordea, Ipurtargi pasatu zen Marramiau katuaren aldamenetik eta ikusi zuten ez ziola ezertxo ere egin. Handik aurrera Marramiaurekin hobeto konpondu ziren.
Eskolako haurrek elurrezko panpina bat egitea erabaki dute. Panpina hotzez zegoen eta jantzi egin zuten, baina hainbesterainoko zen hotza, eguzkiari deitu ziotela berotzeko. Baina eguzkiak urtu egin