Tenerifeko markes Valeriano Weyler y Nicolaú, besteak beste, Kubako kapitain orokor izan zen -1896-1898-; tarte horretan ezin ahantzizko egin zen kubatarrentzat. Egun ere, Weyler aipatueta, honakoa galde egiten dute: -Weyler eta Nicolau, ez dea?- independentzia gerlak zinez present baitituzte kubatarrek. Beste balentria batzuez landa, Weylerrek inmortal bilakatuko zuen egitatea burutu zuen: bera da historian lehena Bilketa Barrutiak antolatzen. Roig de Listering historiagileak honakoa utzi zuen izkiriaturik: «Saguako auzapeza joan zitzaion Weylerri laguntza galde egitera, herrian gosez hiltzen ari zirela "birbilduak". -Gosez hiltzen ari direla diok? -ihardetsi bide zion Weylerrek- horretarako bildu ditiat, gosez hiltzeko!» Egungo historiagileek uste dute 400.000 bat kubatar hil zela Weylerren birbilketa hartan, halere, bada uste duenik 600.000 izan zitezkeela. Hain politika bortitza non, Máximo Gómezen erranetan, Weyler bera izan baitzen Kubako independentziaren alde gehien egin zuena; bada, botere koloniala zer den klar erakutsi baitzien kubatarrei eta beren deliberoan sustatu zituen. Halaber, zenbat soldadu espainol ez zen nehoiz bihurtu? Eta, bihurtuagatik ere, zenbat bere osoan eta osagarrian? Historiagile Cecilia Arozarenak Matanzas probintziako artxiboetan, soldadu hilen artean 1.741 euskaldun deitura bildu ditu -gehienak goragale beltzak eta malariak akabatuakbada, soilki probintzia batean! Bihoa liburutto hau tiranoa eta haren biktimak oroitzearen aldera.
Tronuan eseri berrian, sultan Babur-ek jauregiko lorategian kurtisauak bildu, eta populuari zazpi eguneko festa eginen ziola opari iragarri zien. Visir al-Khasr, aldiz, honela mintzatu zitzaion:Oi sultan urosa! Egiozu populuari liburu bat opari, Profeta eta lau Kalifa Zuzenen gaineko istoriak, errege handien balentriak eta gizon sainduen egitateak konta ditzakeena eta Babur-en Liburua dei daitekeena.Lorategi hartan, beste txori eta hegaztien artean bazen papagaio bat, visir mintzatu-eta txilio egin zuena: Babur-en liburua, Babur-en liburua.Sultanek irri egin zuen, gogotik iragan zitzaizkion tipitatik irakurritako istorioak: Rustan-en balentriak, Elefantearen Eguna, Sindbad-en bidaiak eta beste.Jakintsuak bildu eta lanean jarririk, bi urteren buruan Babur-ek liburua eduki zuen bere eskuetan. Visir al-Khasar-ek iragarri bezala, fortuna onarekin emanen argitara, non gaur egun ere laudatzen bahitute historiagileek; bai ordea, gutik daki Iiburua Babur-en kreatura dela, non populuak Tuti Namek deitu zuen, hots, Papagaioaren Liburua.
Jururú da espainolek Kuban lehenbizi jo zuten badia. Ordukoan, indioek inguruari eman zioten izenari eutsi zioten inbasoreek. Narrazio bilduma honetan, gaur egungo Jururúko bizilagunekin bat egin du egileak, bertako arrantzaleekin harrigarriro mimetizatu da Jose Enrike Urrutia Capeau eta bere begiez ikusia, bere belarriez entzuna, izkiriatu digu irakurlea espazioan eta denboran urruneko gertatzen zaigun mundura zinez egiazkoa, hala ere, eramateraino.Miel A. Elustondo