Alkasoroko benta, Mikel Taberna: Lesaka eta Bera artean dagoen herria da Alkasoro. Hango bentako semea da Martin Irazoki, nobela honen kontalaria, 50eko hamarkada amaieran jaioa, gaztaroko hogei urteen berri emango diguna, eta gisa horretan herri oso baten erretratua.
Txato nauzue, txakur kakazu bat, Mario nire nagusiak esaten duen bezala. Mario! Berrogei urte daramatza bere ametsetako Gina noiz etorriko zain! Gaztetan ezagutu zuen eta hartaz maitemindu! Oso ongi bizi ginen biok elkarrekin, etxetik bidali gintuzten arte. Eskerrak Wallenstein jaun inbentoreak bere karabanan gelditzeko tokia utzi zigun! Orduan ezagutu genituen Piko, hegazti berezi hura, eta Groutxo, eta Xari...
Arkanbele kantak" deitzen da Mikel Tabernaren poema liburu berria, zeinak erretolika esan nahi baitu. Nork berea du, arkanbele kanta. Kasu honetan, geografia fisiko eta bital batean barnako bidaian sartuko gaitu liburuak, Bidasoaldera bezala Iruñeko atzerrira eramango gaituena, haurtzarora eta 36ko gerrara, hitz egiteko eta isiltzeko modu batera, gaztaroko lagunartera eta aurreneko sexu-jolasetara, buhame artera...