Ikasleek naturaltasunez emango dute LHtik DBHrako pausoa. LOMCEk adierazitako bereizketari jarraitu zaio DBH 1eko Biologia eta Geologian, eta DBH 2ko Fisika eta Kimikan.Biologia eta Geologia ikasteko proiektu honek curriculumeko edukiak eta gelako jarduera praktikoak ditu ardatz, maila bakoitzaren behar eta trebetasunetara egokituta betiere. Ikaslearen liburuan, jarduera teorikoak, jarduera praktikoak, gaitasunak garatzeko jarduerak eta jarduera interaktiboak daude: oinarrizko gaitasunak garatzen laguntzea dute helburu guztiek. Teknologia berriak ere oso kontuan hartu ditugu, eta bideoak, jarduera interaktiboak eta animazioak gehitu ditugu, ikasleak informazioaren gizartean murgiltzeko, eta era berean, teknologia berriek ikasgai honetan ematen duten aukera zabala zuen eskura jartzeko.BIZIGARRI proiektuak Biologia eta Geologiaren trataera osoa eskaintzen du. Honako ezaugarri hauek ditu bereizgarri:- IKASLEAREN HURBILEKO EGOERAK ETA GALDERAK DITUGU ABIAPUNTU: Ikaslearen hurbileko errealitatearekin bat datozen irudiak eta ilustrazioak erabiltzen ditugu, testuinguruan jarrita, ikasteko motibazioa sustatzeko, eta hala, ikaskuntza esanguratsua lortzeko.- SAIAKUNTZAREN ALDEKO APUSTUA: Ikasteko ulertu egin behar da, eta eginez ikasten da. Ikasleak metodo zientifikoekin jardutea proposatzen dugu. Saiakuntza sinpleak egingo dituzte ikasgelan, beren ikaskuntzan parte har dezaten, eta horrez gain, ikerketa-lan bat planteatzen dugu Zientzia ekinean atalean.- BIZIGARRIDIGITALAK LAN EGITEKO INGURUNE PERTSONAL BAT ESKAINTZEN DIZU: Zure eskolak modu erraz eta seguruan aberastuko dituzten baliabide digitalak aurkituko dituzu ingurune horretan. Zientziaren zerbitzura jarri ditugu IKTak, eta jarduera-motak dibertsifikatu dira.Ikasminan badakigu heztea hazten laguntzea dela. Hezkuntzak, bizigarria den aldetik, elikatu egiten du, hazten laguntzen du, bizia sortzen du eta berritzen ari da etengabe. Bizigarri aurkezten dizugu: hezkuntza-etapa guztiak hartzen dituen proiektu globala da, eta balioetan oinarritutako hezkuntza-eredu sendo bat du oinarri, bi helbururekin: ikaslea. Irakasleari zerbitzua eta laguntza emateko sortu da, eguneroko lanerako baliabide egokiak ematen baitizkio. Hezkuntzarekiko dugun konpromisoa agerian jartzen da hezkuntza-kalitatea hobetzeko teknologia eta metodologia berri eraginkorrak malgutasunez sartuta.Bizigarriren gakoak:Ulertu ikasteko: ikaskuntzaren gakoa ulerkuntza delako, ikasleari edukiak barneratzen eta bereganatzen lagunduko dioten zenbait mekanismo garatu dira: edukiak testuinguruan jartzea, haurraren eguneroko bizitzarekin lotutako jarduerak egitea eta esperientzian oinarrituta ikastea.Norberaren ikaskuntzaren eraikuntza: ikaslea manipulazio-jardueren bidez hasten da ikasten. Ikasleek oinarrizko ezagutza hori bereganatu dezaten, Bizigarrik edukietara eta ikasleen adinera egokitutako hainbat baliabide ematen dizkie irakasleei.Ikaskuntza-erritmo eta -estilo desberdinen trataera: Bizigarrik aniztasuna tratatzeko proposamen espezifikoak ematen ditu unitate didaktiko guztietan. Ikasleen aniztasuna tratatzeko garatutako materialek eta eskainitako programa espezifikoek ikasleen ikaskuntza-maila eta -estilo bakoitzera egokitzen dituzte edukiak, eta horri esker, hezkuntza pertsonalizatu egiten da. Laguntza irakasleari: eskolak emateko eguneroko lanean laguntzen duten baliabide praktiko eta eraginkorrak:Berrikuntza metodologikoa: Bizigarrik eskolen ohiko dinamikan naturaltasunez sar daitezkeen berrikuntza-programak jartzen ditu irakaslearen eskura, irakasle eta ikastetxe bakoitzak nahi duen erritmoan nahiz mailan barneratu ditzan: Lankidetzan ikastea, Pentsatzen ikastea eta Askotariko adimenak.Izaten eta elkarrekin bizitzen ikasi: Bizigarri proiektuak best...
Ver más