Amelia egongelan sartu zen. Aita eserita zegoen, bere gustuko aulkian, egunkaria irakurtzen. Aita esan zuen Ameliak, zera pentsatzen ari nintzen... Aitak hasperen egin zuen. «Amelia pentsatzen hasten bada, problema-iturri, gehienetan bezala», esan zuen bere artean. Ameliak jarraitu zuen: Aita, izan genezake txakur bat?