Liburu honek txango dibertigarri bat kontatzen du, errimaz eta erritmoz.
XVII. Nazioarteko Compostela Saria jaso zuen jatorrizko lanak. Maria Girónek idatzi eta ilustratu zuen. Jon Martinek itzuli du euskarara eta horretarako ahozkotasunaren lanabesak maisutasunez zorroztu ditu. Kanta tradizional bat hartu, muturreraino errimatu, eta edonoren gozagai bihurtu du.
Jolasten hasteko lagunen bila, tinbrerik tinbre, ibiltzen gineneko garaiarekin bat egingo dugu helduek. Haurrek, berriz, errepikapenaren eta ezustearen plazeraz gozatuko dute. Album ilustratu freskoa da honakoa, adiskidetasunaren eta zoriontasunaren gorazarrea. Modu harmonikoan uztarturik daude jolasa, askatasuna, mugimendua eta umorea.
Kontakizunak orden eta erritmo bizi-bizia du. Plastikoki, marra libreko irudiak nabarmentzen dira, espazioarekin eta koloreekin jolasten direnak.
Ficha técnica
Traductor: Jon Martin-etxebeste
Editorial: Pamiela Argitaletxea
ISBN: 9788491723998
Idioma: Euskera
Número de páginas: 40
Encuadernación: Tapa dura
Fecha de lanzamiento: 28/10/2024
Año de edición: 2024
Plaza de edición: Pamplona/iruña
Colección:
Tamaina Handia
Tamaina Handia
Alto: 20.0 cm
Ancho: 28.0 cm
Peso: 436.0 gr
Especificaciones del producto
Opiniones sobre BAGA BIGA HIGA
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!