Postetxetik pakete bat jasotzera pasatzeko agindua jaso du Madame Kontxexik. Joan da eta kutxa tzar handi bat eman diote. Eta ohar bat: Madame Kontxexiri agur eta goraintzi: Gordeko egun pare batez edo, kutxa inork ireki gabe? Irekiko bazenu, zuretzat kalte. Infernuko zuloraino izango duzu segika eta segika nire aiherkunde saminena. Irekitzen ez baduzu, berriz, erregalitxo bat izango zenuke. Zer moduz zure izenera jarriko nukeen harategi majo bat? Edo nahiago zenuke, agian, jatetxe bat? Izango duzu nire berririk, zaude lasai. Sinaduraren ordez, V.S. laburdurak...
Ficha técnica
Ilustrador: Antton Olariaga
Editorial: Erein
ISBN: 9788475682297
Idioma: Euskera
Número de páginas: 124
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 02/12/1997
Año de edición: 1997
Plaza de edición: Es
Número: 4
Peso: 165.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Anjel Lertxundi
ANJEL LERTXUNDI (Orio, 1948). Nobelaz eta ipuin bildumaz gainera, artikulugintza, saiakera eta haur eta gazte literatura landu ditu. Bereak dira, besteak beste, Otto Pette (1994), Azkenaz beste (1996), Argizariaren egunak (1998, Euskadi Literatur Saria), Zorion perfektua (2002), Ihes betea (2006) eta Zoaz infernura, laztana (2008) eleberriak, eta Eskarmentuaren paperak (2009, Saiakera Sari Nazionala), Itzuliz usu begiak (2019) eta Desertuan behatxuloa (2022) saiakerak.