1990eko hamarkadan gaude. Gazte magrebtar askoren antzera, Selimek Maroko hitsa utzi, eta Paris distiratsura joatea desio du. Hantxe dago beraren Meka. Bidaia horretan eztia eta ozpina edango ditu halabeharrez: eztia, Esther gasteiztarraren eskutik; ozpina, Mendebaldeko errealitate gordinetik. Eta Selimen historia kontatzeko hiru ahots: gazte magrebtar berarena, Estherrena eta garaitsu hartan gurean ezagunagoa zen mugalari batena. Historia bakarra hiru generoren bidez emana: kontakizun zuzena, egunerokoa eta erreportajea. Hiru ahots, hiru kontamolde historia zahar ?bezain berri? baterako.
Ficha técnica
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788498684001
Idioma: Euskera
Número de páginas: 146
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 19/03/2018
Año de edición: 2018
Plaza de edición: Es
Alto: 21.5 cm
Ancho: 13.5 cm
Grueso: 0.8 cm
Peso: 206.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Patxi Zubizarreta
(Ordizia, 1964). Literatura arabiarraren zalea, mundu hori ardatz harturik, idazle gisara Eztia eta ozpina eta Atlas sentimentala nobelak idatzi ditu, eta Mila gau eta bat gehiago antologia paratu du; itzultzaile gisara, Ali Baba, Aladin eta Sinbad marinela euskaratuak ditu, eta baita ere Nagib Mahfuz-en Mila eta bat gauen gauak eta Mirarien kalezuloa, edota Abdela Taia-ren Salbazioko armada.