Badira bi herrialde parez pare daudenak erdian ibai batek muga egiten duela. Hirurak-laurden-gutxiago da herri bietako baten izena eta bestearena Hirurak-ez-dira da. Biak txikiak dira, eta lurralde-eremu gutxi dute. Hirurak-laurden-gutxiagoko nagusia Elisenda erregina da eta han Gorka Done zaldunaren arrosa gorria dute. Baina baita Istorio Beltzetako Zorroztegitar Estanis kontseilari harroputza ere. Estanis, Elisendarekin ezkonduko ez dela ohartuz (erregea izan nahi baitzuen), ondoko herrialdera joan da, Federiko erregearen zerbitzura. Kontseilari honen zirikaldi eta engainuen eraginez herrialde biak haserretu dira, Gorka Donearen arrosa tarteko dela. Errege eta erreginak gerra deklaratu diote elkarri. Gerra hain latza izan ez dadin lurralde biek gerrari bana bidaltzea hitzartu dute. Borroka leku ezalderditarrean izan behar da, eta horregatik zubi bat eraiki dute herrialde bien artean. Nina artzain-neska sendoa da Hirurak-ez-dirako ordezkaria eta Brando okin morroskoa Hirurak-laurden-gutxikoa. Borrokaren unean konturatu dira elkar gustuko dutela eta borrokatu ordez, maitemindu dira. Herritar guztiek ontzat hartu dute gertaera hau eta Gorka Doneren afera konpontzeko Federikok ezkotzeko hitza Elisenda erreginari ematea deliberatu du. Honek onartu eta gero, ezkondu eta zoriontsu izan ziren errege-erreginak, lurralde biak elkartuz.
Ficha técnica
Traductor: Juan Luis Lekunberri
Ilustrador: Roser Capdevila
Editorial: Ediciones Sm
ISBN: 9788434829176
Idioma: Euskera
Número de páginas: 64
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 09/05/2003
Año de edición: 2003
Plaza de edición: Es
Número: 14
Peso: 115.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Joles Sennell
Pep Albanell nace en Vic, Barcelona, en 1945. Utiliza el seudónimo de Joles Sennell en muchas de sus obras. Licenciado en Filosofía y letras, su obra ha merecido numerosos galardones. La guía fantástica estuvo incluida en la Lista de Honor de la CCEI en 1978 y fue declarada "Libro de Interés Infantil" por el Ministerio de Cultura. En 1986 fue propuesto por la OEPLI como candidato al Premio Andersen.