Guo Suang hamar urteko neskatila Pekinen bizi da, Txinako hiriburuan. Aitona-amonekin eta gurasoekin bizi da. Izugarri gustatzen zaio ipuinak idaztea eta kontatzea. Liburu honetan Guo-k Txinako ipuin ederrak kontatuko dizkigu, hala nola, Txinako harresia, tearen kondaira, arrozaren jatorria, gatza nola deskubritu zen eta abar.
Ficha técnica
Ilustrador: Enrique Morente
Editorial: Ibaizabal Argitaletxea
ISBN: 9788483258750
Idioma: Euskera
Número de páginas: 88
Encuadernación: Tapa dura
Fecha de lanzamiento: 14/12/2005
Año de edición: 2005
Plaza de edición: Bilbao
Especificaciones del producto
Escrito por Antton Irusta
Antton Irusta Bilbon jaio zen 1963an. Derioko Mintegian egin zituen Irakasle-ikasketak eta Deustuan Euskal Filologiakoak. Egun, Urretxindorra ikastolan dihardu euskara eta literatura irakasle, eta ipuinen lantegian arduradun. Telebistan ere, Canal Bizkaian, Kontu Kontari programa egiten du. Zenbait argitalpen: Kontalaria, Desclee de Brouwer, 1996; Katxin, Alfaguara-Zubia, 1997; Luki barrabasa, Gero-Mensajero, 1998; Han hemengo ipuinak, Ibaizabal-Edelvives, 1999; Lau haizetara kontari, Desclee de Brouwer, 2000; Autumautuan, Gero-Mensajero, 2001; Txistu eta danbolin, Ibai zabal, 2002; Olentzero, Gabonetako ipuina, Ibaizabal, 2002.