«Hara!» magiaz beteriko kontakizuna da: teknika desberdinak abilki erabiliz eta maisuki nahastuz, nortasun bisual handiko album bat osatu du, egunerokotasunetik abiatuta fantasiaren erresumara jauzi egiten duena.Protagonista haur bat da, amonak igerilekuan jasotzen duena, etxera laguntzen, berarekin zinemara joaten, erosketetara eramaten; baina amonak, aldi berean, mundu errealaren eta ametsezkoaren arteko giltza duela dirudi, eta haurrari lagunduko diola batetik bestera igarotzen.«Hara!» liburua irabazle gertatu zen Etxepare Sariaren VI. Edizioan. Sari hau Nafarroako hainbat toki-entitateetako euskara zerbitzuek antolatzen dute Pamiela argitaletxearen laguntzarekin. Miren Asiain Loraren lana 16 lanen artean hautatu zuen Patxi Zubizarretak, Iñaki Agirrezabalek, Mikel Valverdek eta Jon Zabaletak osatutako epaimahaiak.
Ficha técnica
Ilustrador: Miren Asiain Lora
Editorial: Pamiela
ISBN: 9788476817339
Idioma: Euskera
Número de páginas: 40
Encuadernación: Tapa dura
Fecha de lanzamiento: 07/10/2012
Año de edición: 2012
Plaza de edición: Pamplona/iruña
Alto: 22.0 cm
Ancho: 22.0 cm
Especificaciones del producto
Opiniones sobre HARA!
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!