Ezinbesteko zaizkigu hiztegiak eta gramatikak. Ez, ordea, nahiko. Hiztegian eta gramatikan barik, hiztunon ahoan dago komunikazioaren giltza, hiztun entzulearen belarria delarik sarraila. Horretaz gain -eta horren gainean-, Koldo Izagirrek duela hogei urte ohartarazten zigun bezala, «inguruan ditugun premiei eta posibilitateei egokiro erantzun eta atxikitzeko, euskararen gorputz hilean eta bizian barrena sakabanatuak ditugun ontzurreak bildu eta aztertu behar ditugu. Ez dugu aitzakiarik, hitzak ere hil egiten dira». Egiteko hori ez dago hizegigileen eta gramatikarien esku uzterik. Hiztun bakoitzak egin ezean, egiteke geratuko da. Berak bildutako ontzurreak aurkezten dizkigu Iñigo Aranbarrik liburu honetan. Liburua ez da, ordea, hitz bitxien bilduma hotz aseptikoa, hitzenganako maiteminez idatzitako liburua baizik: maitez eta minez idatzitakoa.
Ficha técnica
Ilustrador: Antton Olariaga
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788495589217
Idioma: Euskera
Número de páginas: 104
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 08/06/2001
Año de edición: 2001
Plaza de edición: Es
Número: 21
Alto: 19.0 cm
Ancho: 12.0 cm
Especificaciones del producto
Escrito por Iñigo Aranbarri
IÑIGO ARANBARRI: (Azkoitia, 1963). Poeta eta eleberrigilea. Harenak dira: Jonas Poisson (1986), Dordokak eta elurrak (1989) eta Harrien lauhazka (1988) poema-liburuak; Emon bihar yako (1994) eleberria; Zapata-ren oihana (1997) kronika-liburua; eta Koldo Izagirrerekin batera idatzitako Gerraurreko literatur kritika (1996) saioa.