"Ispiluen arteko zirriborroak"eleberri laburrak diktadura argentinarraz dihardu. Izenburuari dagokionean, Argentina beti distirari atxikita egon da, hortik ispiluak, baina diktadurak eragindako sarraski giroa dela-eta, mate kolorera jaitsi zen, hortik zirriborroena. Dialektika horretan garatzen da eleberri hau, ikusten denaren eta ikusezintasunaren artean, aurkiaren eta ifrentzuaren artean. Helburua biktimen ondoan jartzea izan da, biktimei ahotsa ematea, beraz, desagertuenganako eta hauen senideenganako hurbilketa dago. Pertsonaia nagusiak Nagore Larralde du izena. Arretaz eta tentuz mugitzen da errealitatearen eszenatoki desberdinetan zehar. Leku nagusia Kafe Antzokia da, non jendea bere burua psikoanalizatzen aritzen baita tangoen artean. Fikziozko pertsonaiekin batera hezur-haragizko pertsonak ere badaude, zapalketa argentinarra zuzenki sufritu dutenak. Modu honetan narrazioari sinesgarritasuna eman nahi izan zaio. Fikziozko pertsonaiekin joko literarioak harilkatzen dira, modu horretan heteronimia sortuz. Testuak hainbat sinbolo daramatza errealitatearen ifrentzua aztertu ahal izateko. Honetaz gain, ilustrazioak daude testuarekin bat eginez. Gauza bera gertatzen da poemekin, errealitate anker haren ispiluak direnak.
Ficha técnica
Editorial: Beta Iii Milenio
ISBN: 9788416809103
Idioma: Euskera
Número de páginas: 128
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 30/11/2016
Año de edición: 2016
Plaza de edición: Es
Grueso: 14.0 cm
Especificaciones del producto
Escrito por Amaia Iturbide
(Bilbao, 1961) Dignifica la actitud de la escritora radical que, desde la vocación continua y continuada, se dedica intensamente a la escritura. Sin presencia pública, con dedicación a la creación poética, convirtiendo la palabra personal en la exploración de un mundo estético propio. Por todo ello, en una vida retirada con mínima proyección pública, la biografía de Amaia Iturbide no puede separarse de la evolución de su escritura, de la práctica diaria con la expresión poética de su sensibilidad.