Gaztetan, Rokeren aitonak nekazal mundutik hirira emigratu behar izan zuen bizitza hobe baten bila; baina, industria birmoldaketa gogorraren ondoren, bere jaioterrira itzuli da, eta udaoro, bere biloba gonbidatzen du hara oporrak pasatzera. Egonaldi luze horietan, Rokek Angela bere laguna ezagutu du. Biak jakin-min aseezin batek jota, herri lasai eta erdi hila ematen duenaren iragan iluna arakatzen hasten dira, non antzinako gertaera odoltsuen zauriak antza denez ez baitira oraindik sendatu. Ahaztutako monastegi baten hondakinak, udal artxibategi hautseztatuak edo bertako kondaira zahar baten oihartzunak areagotu egingo dute gazte protagonisten jakin-mina, herritarren arteko etsaigo ezkutua arakatzeko gogoa esnatuz.
Ficha técnica
Editorial: Desclée de Brouwer
ISBN: 9788433024312
Idioma: Euskera
Número de páginas: 64
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 07/10/2010
Año de edición: 2010
Plaza de edición: Es
Colección:
Ipotxak eta Erraldoiak
Ipotxak eta Erraldoiak
Alto: 20.0 cm
Ancho: 13.0 cm
Grueso: 0.5 cm
Peso: 88.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Antton Irusta
Antton Irusta Bilbon jaio zen 1963an. Derioko Mintegian egin zituen Irakasle-ikasketak eta Deustuan Euskal Filologiakoak. Egun, Urretxindorra ikastolan dihardu euskara eta literatura irakasle, eta ipuinen lantegian arduradun. Telebistan ere, Canal Bizkaian, Kontu Kontari programa egiten du. Zenbait argitalpen: Kontalaria, Desclee de Brouwer, 1996; Katxin, Alfaguara-Zubia, 1997; Luki barrabasa, Gero-Mensajero, 1998; Han hemengo ipuinak, Ibaizabal-Edelvives, 1999; Lau haizetara kontari, Desclee de Brouwer, 2000; Autumautuan, Gero-Mensajero, 2001; Txistu eta danbolin, Ibai zabal, 2002; Olentzero, Gabonetako ipuina, Ibaizabal, 2002.