Gau Beltza iristear da, eta, ospatzeko, mozorro lehiaketa antolatu dute herriko frontoian. Matik, baina, ez du etxetik irteteko asmorik, sorgina den arren beldur handia diolako iluntasunari. Amalek eta Lurrek, berriz, irabazi egin nahi dute lehiaketan, eta, horretarako, jantzirik berezienak prestatu dituzte. Mozorro lehiaketa hasi baino ordu erdi lehenago, konturatu dira Amal desagertu egin dela. Lurrek laguntza eskatuko dio Matiri, eta hark, kostata, bere beldurrik handienari aurre egin, eta irten egin beharko du etxetik. Zugarramurdin topatu zuten katuaren laguntzaz, lortuko al dute bi lagunek Amal aurkitzea?