«Bizitzan bi motatako hitzak daude: egunekoak eta gauekoak. Eguneko hitzek gure pentsamenduarekin dute zerikusia, gure arrazoiarekin, gure erabakiekin. Gaueko hitzak, berriz, geure sentimenduetatik sortzen dira, geure irrika eta desioetatik, eta askoz ere libreagoak dira, benetakoagoak». Hitz iradokitzaile hauexekin hasten da liburu honen bizkarrezurra den gaueko irratsaioa. Bertan, hitzek, gau-jantzi dotorez, topo egingo dute musika, amodioa, deslilura eta misterioarekin. Irakurketa aukera zabala eskaintzen dio irakurleari ikuskizun literario izateko sortu zen Mundua lo dagoen bitartean proiektuak edo liburu bakarrik ez den liburuak.
Ficha técnica
Editorial: Txalaparta
ISBN: 9788481365344
Idioma: Euskera
Número de páginas: 148
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 12/11/2008
Año de edición: 2008
Plaza de edición: Es
Peso: 300.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Patxi Zubizarreta
(Ordizia, 1964). Literatura arabiarraren zalea, mundu hori ardatz harturik, idazle gisara Eztia eta ozpina eta Atlas sentimentala nobelak idatzi ditu, eta Mila gau eta bat gehiago antologia paratu du; itzultzaile gisara, Ali Baba, Aladin eta Sinbad marinela euskaratuak ditu, eta baita ere Nagib Mahfuz-en Mila eta bat gauen gauak eta Mirarien kalezuloa, edota Abdela Taia-ren Salbazioko armada.