Erein Argitaletxea, S.A. - 9788491093121
2013an, Parot doktrina baliogabetu ondoren, ETAko militante saldo bat aske geratu zen. Gehienek hogei urtetik gora zeramatzaten preso. Zer aurkitu zuten herrira itzultzean? Une historiko horretatik abiatuta, thriller politiko bat ondu du Pako Aristik, itzulera orok dakarren zirrara gai askorekin zipriztinduz: senitarteko sekretuak, belaunaldien arteko lotura ezkutuak, hitzek errealitatearekin daukaten gatazka, ahanzturaren beharra ala oroitu ezinaren kondena, guztia kontakizun biziz eta elkarrizketa mamitsuz emana. Historia kolektibo bat, norbanakoen ilusio eta sufrimenduek zeharkatzen dutena.
Amodio istorioak ere badaude, ageri-agerian, edota ezkutuan, tabuaren erresuma itsuan, irakurle bizkorrak sumatuko duena, agian, edo ez. Asebeteko zaituen nobela duzu eskuartean, irakurle, luzaroan ahaztuko ez duzuna.
Especificaciones del producto
Escrito por Pako Aristi
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!
(1) comentario
(0)
(0)
(1)
(0)
(0)
1 opiniones de usuarios
Alex Sasiain Bereziartua
20/04/2020
Tapa blanda
Niretzat liburuak bi zati garbi ditu: aurrenekoa, non narrazioak "tesi politiko"ak gehiegi kutsatzen duen; eta bigarrena, hariak (nobelak) garrantzia hartu eta zama politikotik arintzen den. Bigarren zatiarekin geratzen naiz.