T.ko udalbatza eratzen den egun berean, alkate eta zinegotzi berriak beren karguaren
zina egiten ari direla, horra non hartzen duen plaza giza aldra anomiko bezain arriskutsuak. Armaturik datoz, haserre datoz. Zer nahi dute? Ez dakigu, baina bahiturik daukate udaletxea, eta haren barnekoak oro.Abiapuntu horretatik, eleberri zoro edo zoragarri bat eraiki du Karlos Linazasorok, zeru-lurrak batuz eta direnak eta ez direnak elkarrekin nahastuz, ironiatik absurdorainoko koloreekin marraztuz gizakiari eta gizarteari buruzko ipuin edo parabgola edo dela delako sailkaezin bezain gomendagarri hau.
Ficha técnica
Editorial: Elkar
ISBN: 9788497839693
Idioma: Euskera
Número de páginas: 112
Tiempo de lectura:
2h 35m
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 28/02/2011
Año de edición: 2011
Plaza de edición: Es
Colección:
Ateko bandan
Ateko bandan
Número: 18
Alto: 20.5 cm
Ancho: 13.5 cm
Especificaciones del producto
Escrito por Karlos Linazasoro
KARLOS LINAZASORO (1962) Tolosan sortu zen. Filologoa ikasketaz, liburuzaina lanbidez. Ia genero guztiak landu ditu. Hamar ipuin-liburu idatzi ditu, hiru Alberdania etxearekin: Zer gerta ere (1994), Ez balego beste mundurik (2000) eta Ipuin errotikoak (2001).