Sinopsis de UME JAKINGURATSUEN ESPERIMENTU-LIBURUA (4-8 URTEKOENTZAKO SORMENEZKO 100 ARIKETA PRAKTIKO BAINO GEHIAGO)
Esperimentu-liburu hau ez da denbora pasatzeko esperimentu-liburu bat soilik. Liburu honek gidatu egiten ditu guraso eta irakasleak prozesuan zehar, umeengan jakin-mina piztu dadin eta problemak ebazten laguntzeko gaitasunak gara ditzaten, eta, hala, pentsaera zientifikoa izan dezaten. Bizitza errealeko esperientzien bidez, ume oso txikiak ere gai dira esperimentuak diseinatzeko, egindako aurrerapenak dokumentatzeko eta behar bezala emateko beren aurkikuntzen berri. Liburuan, jarduera erraz, dibertigarri eta esanahiz beteak aurkitzen dira, baina haren benetako balioa da guraso eta irakasleei laguntzen diela gauzak aztertzeko eta aurkitzeko sena pizten umeengan.
Liburuak 100 ariketa praktiko biltzen ditu, eta zortzi kapitulutan banatuta daude:
– Landareak eta haziak
– Ura eta izotza
– Lizuna, bakterioak eta onddoak
– Ingeniaritza
– Janaria eta gozokiak
– Bikarbonatoa eta ozpina
– Ingurumen-zientzia
– Bizidunak
Liburu honetako jarduerak erraz aurki daitezkeen eta umeen jakin-mina pizten duten materialen inguruan sortuak dira. Kapitulu bakoitzaren hasieran, jarduerarako beharrezkoak diren gaitasunak edo teknikak aipatzen dira, bai eta kapitulu horretan beharko den guztiaren zerrenda bat ere.
Ficha técnica
Traductor: Elhuyar Hizkuntza Eta Teknologia
Editorial: Elhuyar
ISBN: 9788494745102
Idioma: Euskera
Número de páginas: 224
Encuadernación: Tapa dura
Fecha de lanzamiento: 01/08/2017
Año de edición: 2017
Plaza de edición: Es
Alto: 24.0 cm
Ancho: 17.0 cm
Grueso: 1.7 cm
Especificaciones del producto
Opiniones sobre UME JAKINGURATSUEN ESPERIMENTU-LIBURUA (4-8 URTEKOENTZAKO SORMENEZKO 100 ARIKETA PRAKTIKO BAINO GEHIAGO)
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!