Peru Abarka Narrazio Laburren I. Lehiaketan saridun suertatu zen ipuina gutxienez ez da hilda jaio. Izan ere, hala jaiotzen dira ipuin solteak gurean: edizio eskasak izaten dituzte inoiz argitaratzen badira. Donostia Literatur Sariaren irabazleak esate baterako —Xabier Etxaniz Rojoren Marrazkia lan laburrak—, Kutxa Fundazioaren argitalpen penagarri bat izan du, aurreko urteetakoa baino garestiagoa eta trauskilagoa. Saria osasunarekin xahutu dezala opa diogu trintxerpearrari, latza izakeran norbere lan bat hala kaleraturik ikustea. Denborarekin ahaztu egiten dela diote. Eta urtero iristen dira liburudendetara paperezko naufragio hauek eta antzekoak, ideia barik eta noraezean ari diren erakundeen eskutik. Irudimen apur bat eta diru publikoa erabiliz egin daitezke gauza txukunagoak ere. Zaharrak berri, euriak bestelako ahalegin baten fruitua dela somatzen da, nahiz eta Markinako euskara zerbitzuaren auto-promozio kirats leun bat ezin izan dioten guztiz kendu. Helduen literatura apaletan ez da egunero kausitzen marrazkidun liburu bat. Kontu handiz diseinaturik dago Zaharrak berri, euriak, eta edizioa bera Yolanda Larreategiren ipuina baino apur bat gorago dagoela iruditu zaigun arren, istorioa onargarria da: zahartzaroa, bakardadea, neguaren goxotasun grisa iradokitzen ditu. Ahapeka bezala idatzi du bizkaitarrak, loak hartu orduko azken hitz goxoak ahoskatuko balitu bezala. Atso zahar baten iluntzeko gerizpeak deskribatzen dizkigu idazle gazteak, eta beharbada kontraste horretan dago sekretua: inozentea eta fina da Zaharrak berri, euriak. Elena Odriozolaren marrazki estilizatuen malenkonia lirainaz zer esango dugu, bada. Galdu egiten da bat bertan, segituan. Dena lurruntzen da ilustrazioen kolore eta formen elegantzian. Eta momentu batez ez dio ezerk axola, bigundu egiten gara eta jenioa ere pasatu egiten zaigu.
Ficha técnica
Editorial: Mensajero
ISBN: 9788427127579
Idioma: Euskera
Número de páginas: 21
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 12/06/2006
Año de edición: 2006
Plaza de edición: Bilbao
Especificaciones del producto
Escrito por ELENA ODRIOZOLA y YOLANDA LARREATEGUI
Nació el 14 de abril de 1948 en Zaragoza. Es conocido por su dedicación a la literatura infantil y juvenil, campo en el que se ha convertido en un prolífico autor. "Las pelirrojas traen mala suerte" es uno de sus títulos que se utilizan en diferentes países europeos para el estudio del idioma español.