📗 Libro en euskera ZERRIA (XL. PREMIO LIZARDI 2021)

Erein Argitaletxea, S.A. - 9788491097884

Más de 13 años Libros de acción y aventura

Sinopsis de ZERRIA (XL. PREMIO LIZARDI 2021)

Alpeetako gailurretan jaso du Bereketek Gasparden albistea: "Gorpu batzuk deskubritu ditut, bi gutxienez, Tsanfleuron glaziarrean". Albisteak gazte glaziologoa astindu eta asaldatu du, eta ez du onik izan historiaren jatorria eta egia lazgarria ezagutu arte, hortxe, Pirinioen bihotzean.

Inuitek, otsoa harrapatzeko, labanaren heldulekua izotzetan ezkutatu, eta koipez igurzten dute kanpoan geratutako aho zorrotza. Otso gosekila iritsiko da eta, oharkabean, irrikaz milikatuko du koipea, bere odolarekin eta mihi zatiekin batera. Halatsu irentsiko du irakurleak infantizidio baten kontakizuna, beharbada jakin gabe gizateriaren historia irakurtzen ari dela, menturaz ohartu gabe gizakiaren eta piztiaren arteko muga lausoan dabilela: homo homini lupus?

Irakurle fina agian gero konturatuko da antzinako historia hau ezin garaikideagoa dela eta, salbamena lortu ahal izateko, aurrena izugarria zaigunari egin behar diogula aurre, geure buruari berari ukatzen diogunari.

á

Liburu batek aizkora izan behar du, geure baitan daramagun izotzezko itsasoa hautsiko duen aizkora
Franz Kafka


Ficha técnica


Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.

ISBN: 9788491097884

Idioma: Euskera

Número de páginas: 88

Encuadernación: Tapa blanda

Fecha de lanzamiento: 01/03/2022

Año de edición: 2022

Plaza de edición: Es

Colección:
Bioleta Saila

Número: 15
Alto: 20.5 cm
Ancho: 14.0 cm
Grueso: 1.0 cm
Peso: 187.0 gr

Especificaciones del producto



Escrito por Patxi Zubizarreta


(Ordizia, 1964). Literatura arabiarraren zalea, mundu hori ardatz harturik, idazle gisara Eztia eta ozpina eta Atlas sentimentala nobelak idatzi ditu, eta Mila gau eta bat gehiago antologia paratu du; itzultzaile gisara, Ali Baba, Aladin eta Sinbad marinela euskaratuak ditu, eta baita ere Nagib Mahfuz-en Mila eta bat gauen gauak eta Mirarien kalezuloa, edota Abdela Taia-ren Salbazioko armada.
Descubre más sobre Patxi Zubizarreta
Recibe novedades de Patxi Zubizarreta directamente en tu email

Opiniones sobre ZERRIA (XL. PREMIO LIZARDI 2021)


¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!

Los libros más vendidos esta semana